Firefox, azeri euskalduna
Nabigatzaile berri batekin dihardut lanean azken asteotan: Mozilla Firefox. Nabigatzaile hau Internet explorerra baino erabilerrazagoa da eta askoz hobea da erraztasun, azkartasun eta segurtasunaren aldetik. Gainera nabigatzaile euskaldunentzako aproposa.
Fitxa bidez ibiltzeak lanak erraztu eta bizkortu egiten ditu eta berehala nabari da. Bestalde, pop izenez ezaguturiko leihoak ere geldiarazi egiten ditu, horri esker, publizitateak gutxiago izorratzen du bat. Horretaz gain, Firefoxekin lanean bagabiltza eta ordenagailua itzali, matxuratu edo erotu egiten bada, informazioa gordetzeko aukera ematen du.
Baina abantailarik nabariena euskararen erabilpena ahalbidetzen duela da. Euskaraz nabigatu daiteke eta Euskalbar erreminta barra eskura dauka. Oso baliagarria euskarazko hiztegi, wikipedia eta gordailuetan informazioa arakatzeko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: