Firefox, IEren alternatiba
Epa denoi!
Gaurkoan Firefox- aren inguruan mintzatuko naiz, eta aitortu behar dut, Joxek hau aipatu baino lehen oso gutxi nekiela honi buruz.
Horregatik, nire ezjakintasunetik Firefoxen nondik norakoak azalduko dizkizuet. Hori bai, honi buruz informazio zehatza eta sakona nahi izanez gero, egin click hemen eta sartu gure irakasle Joxeren blogean, bertan aurkituko duzue behar duzuena eta gehiago, aditu askoren iritziak biltzen baititu.
Hau da Firefox-en logoa. Bertan izenak esaten duen legez suzko azeri bat ageri da munduari bira ematen.
Firefox software libre bat da, eta orainarte ia konpetentziarik eduki ez duen Internet Explorerrentzat alternatiba da. Azkarra, arina eta erabilgarria da, eta nahi izanez gero asko pertsonalizatu dezakegu. Pasahitzak eta formulariotako datuak erraz gogoratzen ditu, eta horretaz aparte pop-up lehioak kontrolpean edukitzea ahalbidetzen du.
Baina IE-ekiko abantailarik lodiena hizkuntzan dago. IE-en euskara bezalako hizkuntza minoritarioek ez dute apenas lekurik, hizkuntz unibertsalen esku baitago ia dena. Baina Firefox-en euskara bizirik dago eta horren erakusle dira Euskalbar (euskarako 8 hiztegi kudeatzeko programa) eta Xuxen (euskara zuzentzailea).
Beraz, zergatik ez erabili??????'
Be water my friend!!!!!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: