Firefox: euskarazko software librea

txantxiku 1456153203662 Txantxiku | 2007-01-16 12:31

Orain dela urte bat entzun nuen lehenengo aldiz Firefox izena. Txantxiku Ikastolako informatikako klaseetan, software libre hau erabiltzeko gomendatu ziguten. Ikastolan Firefox erabiltzen hasi ginen. Etxean ere jaitsi nuen sistema hau, baina egia esateko, ez naiz software hau erabiltzen ohitu. Hala ere, ezin dut esan asko saiatu naizenik, beti errezenera jo baitut eta Internet Explorerrekin ohituta negoenez, hau erabiltzen jarraitu izan dut orain arte.

Baina esan beharra daukat, Joxe Aranzabalen blogeko iritziek, nire pentsatzeko modua aldatu dutela. Guztiek bere abantailei buruz hitz egiten digute: software librea dela, euskaraz dela, Xuxen euskarazko zuzentzailea duela, Euskalbar tresnabarra duela, ziurra dela… Konbentzitu naute.

Nire ustez, garrantzitsuena den kontua ondorengoa da: euskaraz dela. Euskaraz nabigatu ahal izateko software bat daukagu, eta gu zerri itxaroten gaude? Uste dut, badela garaia Firefoxen saltseatzen hasteko eta honek eskaintzen dituen aplikazioak erabiltzen hasteko. Ni behintzat hasiko naiz berriro ere bere erabileretara ohitzen.

Eta zuk badakizu, gauza bat nolakoa den, ona edo txarra den jakiteko, lehenengo probatu egin behar eta nik Firefox erabiltzera gonbidatzen zaitut. Proba ezazu eta gero zeuk erabaki zein software erabiliko duzun, baina gogoratu: Firefox euskaraz da!.


Utzi iruzkina: