Estilo liburu BERRIA

gurebazterrak 1456135173782 Gure Bazterrak | 2007-01-24 15:51

Seguruenik, euskarazko estilo libururik erabileena izango dena aurkeztu zuten 2006 bukaera aldera. Berria egunkariak egunkariaren estilo liburu berritua aurkeztu zuen. HUHEZIko ikasleek aurkezpena bertatik bertara bizitzeko aukera izan genuen Eskoriatzan egin zen aurkezpenean.

Estilo luburu guztiek antzerako funtzioa izan ohi dute, idazterako orduab sor litezkeen zalantzak argitu edo behintzat bidea erakusteakoa. Berriaren estilo liburu berria ez dut esku artean izan, baina sarritan erabili izan dut (eta erabiltzen dut) egunkariaren estilo liburuaren azken edizioa! (Bitxi historikotzat daukat gordeta...)

Idazteko arauak eskura jartzeaz gain, edizio berrituak deontologiari buruzko atala ere badu. Interpretazioa eta informazioari buruzko atala ere bai. Eta ohiko bihurtu diren idazkuntza, ortotipografia, hiztegia eta nola ez Euskal Herriko eta Munduko IZENDEGIAK.

Nik estilo liburua web orrian eskegitzea nahi nuke, edonon egonik ere eskura izateko bertako laguntza. Edonon egonda ere LESOTHOko erresumakoak lesothoarrak direla jakin ahal izateko!


Utzi iruzkina: