Berria estilo liburuaren aurkezpena
Joan den ostiralean, azaroak 10, Irene Arrarats Berriako euskara zuzentzailea eta Berriako estilo liburuko koordinatzailea etorri zen Huhezi-ra liburuaren lehen aurkezpena egitera.
Berria egunkariari buruz hasi zuen aurkezpena eta gaur egun dugun euskarazko egunkari bakarra dela gogorarazi zigun. Egunkaria irakurlearentzat egina dela komentatu zuen, irakurketa interesgarria, erraza eta sinplea eskaini behar zaiola irakurleari. Honen adibide bezala Arthur Millar-en esaldi bat aipatu zuen: Egunkari on bat hauxe da: Komunitate bat bere buruari mintzo zaiona”.
Berriaren aurkezpen sinple hau egin ostean, estilo liburuaren aurkezpenarekin hasi zen. Behin eta berriro azpimarratu zuen estilo liburua ez dela arau liburu bat, euskaraz idaztean lagungarri izango zaigun liburu bat besterik ez dela. Are gehiago, Berriak bere buruari ezarritako barne irizpideak direla dio, irakurketa erakargarria izan dadin. Pauta praktikoak dira, egunerokoan erabili behar direnak, gehien izaten ditugun dudak argituko dituztenak eta idazteko baliabideak landuko dituenak. Berak esan bezala: “ez daude araurik, idazkera erakargarriaren aldeko apustua da”.
Estilo liburuaren atalak azaltzen hasi zen gero.
· Hitz zerrendak ditu, erraz aurkitzeko gauzak. Gehienetan kazetaritzari lotutakoak dira, moduak lantzeko. Idazteko Orduan gure fraseologia zaintzea du helburu, fraseología eta estilistika zaintzeko batez ere. Horren adibide jarri zigun esaldi hau: “trenak oraintxe burutuko du bere irteera”. Erdarakadarik ez egiteko alegia. Kontseju bezala tradizioan oinarritzeko esan zigun, euskal prosaren tradizioan eta ahozko tradizioan batez ere (aiton-amonak).
· Deontologia atalean garbi jokatzeko jarraibideak daude. Oinarri ideologiakoak zehazten dituzte. Berrian, adierazpen askatasuna, giza eskubide eta gizarte eredu integratzailearen aldeko ikuspegia eman behar zaiola esan zuen.
· Informazioa eta interpretazioa. Gertaerak ulertu eta interpretatzekoa gakoak dira, kontakizun landuak sortzeko. Informatzeaz gain beste zerbait eman behar baitu informatzaileak.
· Idazkuntza. Hizkuntza eredua izan behar dela dio eta horretarako estiloa hobetzeko baliabide hauek lagunduko digute. Esaldien antolamendua, testuen egitura, puntuazioa… sakontzen da bertan.
· Ortotipografia. Bertan hainbat atal lantzen dira: Koherentzia, argitasuna, zenbakiak, letra etzanak, mendeak, egunak…
· Onomastika. Izen bereziak idazteko irizpideak, mapak, estatu eta herrialdeen izenak, siglak…
· Hiztegia. Hitzak bere esanahiekin datoz. Klixe gogaikarriak dira. Esamoldeak, kalkoak, sarrera tematikoak… esplikatzen dira bertan, alderdi entziklopedia da.
Azkenik, estilo liburua irakurlearengan pentsatuta egin dela dio eta azken esaldi bat eman zuen, Samuel Johnsonena: “Ahaleginik gabe idatzia, plazerrik gabe irakurria”. Honek esan zigun idazten ahalegindu behar garela, irakurlearentzat baita testua.
Aurkezpena oso formala iruditu zitzaidan, formalegia nire ustetan, serioa eta ez aspergarria, baina bai nekagarria. Nahiz eta oso interesgarria izan Berriako estilo liburua gure idazlanetako, testu eta egunerokorako, honen aurkezpena neketsua egin zitzaidan.
Bada beste zerbait harritu ninduena. Nire topikoak hautsi egin ziren Ireneri entzutean, agian kritika hutsa da, baina uste dut artikulu honen funtsa hortan datzala. Baziren hitz batzuk Irenek esan zituenen artean pentsarazi egin nindutenak, gaizki zeuden ustean edo nik ia sekula erabiltzen ez ditudan hitzak direlako. “Ejemplo” esan zuen adibide esan beharrean, “periodiko”, “letu”, “harakidia egingo nion neure buruari”, “anabasa”, “gauza mamitsuagoak” eta “badugu har ttiki bat”. Beti ikasten da zerbait honelako hitzaldieetan eta nik ere, hitz hauetako batzuk erabiltzeko esperantza dut oraingoan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: