BERRIA ESTILO LIBURUAREN AURKEZPENA PRIMIZIAZ HUHEZIN ( OHARRA: EZ DA PUBLIZITATEA)

juliusland 1456150133745 **TEO SAGARDOTEGIXAN** | 2006-11-11 19:35

Hilaren 10ean ,atzo, Berria estilo liburuaren aurkezpena izan genuen primiziaz Huhezin. Izan ere, Irene Arrarats izan genuen geurean, Berria-ko euskara zuzentzailea eta estilo liburuaren koordinatzailea. Baina hasi baino lehen ez legoke gaizki azalpen txikitxo bat ematea Berria eta Irene Arraratsi buruz.

 orain dela 3 urte sortu zen, gaur egun Euskal Herrian euskara hutsean dagoen egunkari bakarra delarik. Harrezkero egiten du Irene Arrarats-ek lana bertan zuzentzaile moduan, baina berez lan hau burutzen 12 urte daramatza, egunkarian ere egin baitzuen lana besteak beste. Hori dela eta, beraren ustetan  egunkari on bat  hauxe da” komunitate bat bere buruari mintzo zaiona” Komunikabide bakoitzak bere ezaugarriak dituelarik eta baita nortasuna ere; mundua ikusteko era, kazetaritza egiteko modua eta hizkuntza eredua.

Besterik gabe ekin diezaiogun Estilo liburuari behingoz!     Ez dakitenentzat,nik atzo arte behintzat ez nekien, estilo liburu bat zera da; idazkera erakargarriaren aldeko apustua. Eta komeni da argi gelditzea ez dela Euskaltzaindiaren arau multzo bat! 

   Horrez gain, ezaugarrietako bat praktikotasuna du, honek 2 helburu betetzen dituelarik: Alde batetik maizenik izaten diren dudak argitu eta  bestetik, idazteko baliabideak landu. Horrela, liburua hobeto ezkutatzeko 7 zatitan dago egituratua:  Hitz zerrendak/ Deontologia /Informazioa eta interpretazioa /Idazkuntza /Ortotipografia /Onomastika/ Hiztegia.

Baina oso astuna egiten denez denak banan-banan azaltzea, zatirik garrantzizkoenak gainetik azalduko dizkizuet. Ze ez gara liburuaren publizitatea egiten ari, komentariotxo bat baizik Gainera ez dugu ahaztu behar Irenek emandako aholkua ( praktikotasuna eta idazkera erakargarria) eta Ibanek emandakoa ere ez ( artikulu motzak idatzi behar dira).

LIBURUAREN GARRANTZIZKO EDO ATAL BITXIENAK:

· Hitz zerrendak : Kazetaritzari heltzeko moduak lantzeko daude eta tradizioan oinarritzen dira. Hau da, gaur egun galtzen ari den hizkuntzan saiatu behar gara idazten, beste hizkuntzetatik egiturak kopiatu gabe. Euskaran erdarakadarik esan gabe eta erdaran, aldiz, euskarakadarik esan gabe. Adibidez gaztelaniaz hitz egiten ari garenean askotan egiten dugun euskarakada bat hurrengoa litzateke: “He cogido daño en el pie”  eta hau euskaraz ongi legoke ze gure hizkuntzan mina hartzen da, baina erdaraz, ordea, mina egin egiten da. Azken finean, hemengo helburua estilistika eta fraseologia zaintzea da.

· Onomastika. Nola idatzi izen bereziak, herrien izenak? zenbat biztanle ditu Irlandak? Nola da Elciego euskaraz? Askotan izaten ditugun dudak argitzeko dago ataltxo hau,  eta dudak argitzeko informazioa edukitzeaz gain, alde entziklopediko bat ere badu.

Laburbilduz, orokorrean komunikatu nahi izan ziguna, liburu hori ezinbestekoa dela idazkeran esateaz aparte, zera da; Idazteko orduan  behar-beharrezkoa da komunikazio argia, idazkera erakargarria , ongi idaztea, eta kazetariak neurri batean nahi duena idatzi dezakeela, azken finean  adierazpen askatasuna eskubide bat delako. Baina ezin dezakegu ahaztu askatasun horrek muga batzuk ere badituela: “Bakoitzaren askatasuna bestearena hasten denean amaitzen delako”.

 Beraz, aipatutako ezaugarriak kontutan hartu, hartzailea nor den eta barruan daramazuen euskara kanpora atereaz gero, sormena lantzea besterik ez zaizue faltako! Eta irakurleari gustatu ezean , pentsatu ahalegindu behintzat egin zarela. Azken buruan, hori delako ezinbestekoena.

“Ahaleginik gabe idatzia,

            plazerik gabe irakurria”

Samuel Johnson

Irakurleei gustatzea edo ez beste kontu bat da, baina behintzat erakarrita eta plazerez  irakurri ditzatela.                            

Plazera ez dugulako beti gustuko gauzekin lortzen (honek ez du esan nahi masokistak garenik) baizik eta epe motz edo luzean  ZORIONTSU bilakatzen gaituztenekin.

 

 


Utzi iruzkina: