Lehengoan artikulu bikain bat aurkitu nuen Cervantes Institutuak plazaratzen duen El Trujamán aldizkari digitalean: Martín Schifino-ren "Los tiempos que corren".  Itzulbaitaren Antenari zor diot inkontru goxoa, eta, hartara, hango biltzaile finari: Mila Garmendiari.Ezin hain lerro gutxitan argikiago adierazi zertan den itzulpenetako hizkuntzaren kontserbatismoa. Irakurleak neke handirik gabe egokituko lituzke hango esanak euskarara. Gurean, ezinbestekoa baita sortzaileen (izan idazle, izan itzultzaile) jaidura antzinazale (atzerakoi?) hori, hizkuntzari eusteko kontrapisu gisara.Luzeago...


Scribd-eko txokoan utzi dizuet EIZIEk antolaturiko "Zuzenketa-lantegia" mintegirako prestatu dudan sarrera.Testuak hobetzea lanbideSarrerako aurkezpena baizik ez da hori. Horrekin batera, bi testu lantzekotan gara, mintegikide guztion artean.Kontatuko dizuet nola joan diren saioak.


Autobusa abiatu orduko, leiho ondoan eseritako bidaiariak begiak zabal-zabalik ireki zituen zerbait berria ikusteko esperantzan [...]Pamuk, Orham: Elurra, Elkarlanean, Donostia, 2007 (itzultzaileak: Fernando Rey eta Monika Etxebarria). Esaldia betegina da; ezin daiteke hobeto agertu pertsonaiaren aditasuna.* Estonierazko edizioaren azala.


Har dezagun Psikologiako testu bat aztergai; sofan etzanda, nahi baduzue.Informazioa trukatzeko elkarrizketa ere esaten zaio txosten mota horri, eta esku-hartze psikologikoaren hainbat unetan egin daiteke: tratamenduaren aurretik, tratamenduak iraun bitartean eta tratamenduaren ondoan.Ez da ezer probetxuzkorik ateratzen, halako zerrendetan kategoriak nahasten ditugunean (aditz-izenak eta izenak; perpausak eta izen-sintagmak). Gainera, ez zait iruditzen deus konpontzen denik puntuazioa aldatuta (maila bat jaitsita, esaterako, puntutik puntu eta komara igarota). Komeni da kategoria-bateratasu...


Hilaren 10ean ,atzo, Berria estilo liburuaren aurkezpena izan genuen primiziaz Huhezin. Izan ere, Irene Arrarats izan genuen geurean, Berria-ko euskara zuzentzailea eta estilo liburuaren koordinatzailea. Baina hasi baino lehen ez legoke gaizki azalpen txikitxo bat ematea Berria eta Irene Arraratsi buruz.  orain dela 3 urte sortu zen, gaur egun Euskal Herrian euskara hutsean dagoen egunkari bakarra delarik. Harrezkero egiten du Irene Arrarats-ek lana bertan zuzentzaile moduan, baina berez lan hau burutzen 12 urte daramatza, egunkarian ere egin baitzuen lana besteak b...


Azken iruzkinak