Egitura paraleloak psikologoarekin
Har dezagun Psikologiako testu bat aztergai; sofan etzanda, nahi baduzue.
Informazioa trukatzeko elkarrizketa ere esaten zaio txosten mota horri, eta esku-hartze psikologikoaren hainbat unetan egin daiteke: tratamenduaren aurretik, tratamenduak iraun bitartean eta tratamenduaren ondoan.
Ez da ezer probetxuzkorik ateratzen, halako zerrendetan kategoriak nahasten ditugunean (aditz-izenak eta izenak; perpausak eta izen-sintagmak). Gainera, ez zait iruditzen deus konpontzen denik puntuazioa aldatuta (maila bat jaitsita, esaterako, puntutik puntu eta komara igarota). Komeni da kategoria-bateratasunari eustea. Emaitza biribilagoa da, behintzat.
Informazioa trukatzeko elkarrizketa ere esaten zaio txosten mota horri, eta esku-hartze psikologikoaren hainbat unetan egin daiteke: tratamenduaren aurretik, tratamenduan zehar eta tratamenduaren ondoan.
Informazioa trukatzeko elkarrizketa ere esaten zaio txosten mota horri, eta esku-hartze psikologikoaren hainbat unetan egin daiteke: tratamendua hasi aurretik, tratamenduak iraun bitartean eta tratamendua amaitu ondoan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: