Berria estilo liburuaren aurkezpena HUHEZIn

txantxiku 1456153203662 Txantxiku | 2006-11-14 17:26
4

Azaroaren 10ean, HUHEZIn beste ekitaldi bat eduki genuen. Estreinakoz, Berrriako estilo liburuaren aurkezpena izan genuen unibertsitatean. Aurkezpena egitera, Irene Ararrats etorri zen. Historia ikasi zuen Donostian. Euskaldunon Egunkarian zuzentzaile lanetan ibili zen dozena bat urtez, eta Berriako sorreran parte hartu zuen. Gaur egun, bertako euskarako zuzentzailea da eta estilo liburuaren koordinatzaile lanetan aritu da.

Berria, orain dela hiru urte sortu zen Euskaldunon Egunkariaren itxieraren ondorioz. Eta gaur egun euskarazko egunkari bakarra da.

Komunikabide bakoitzak, bere nortasuna duela esan zigun eta Berriako estilo liburuan, mundu ikuskera, kazetaritza egiteko modua eta hizkuntz eredua biltzen direla azaldu zigun.

Estilo liburua oso praktikoa da. Bi helburu garrantzitsu dituela esan zigun: batetik, dudak eta zalantzak argitzea, eta bestetik, idazteko baliabideak lantzea. Idazteko arauak, bigarren mailakoak direlarik, horretaz Euskaltzaindia arduratzen baita. Eta komunikazio garbiaren apustua egin dute.

Estilo liburua, ez da arau bilduma bat, komunikazio argia eskaintzen du, idazkera erakargarriaz, ongi idaztea kazetarien eginbeharra baita.

Liburua atalez osatuta dago: deontologia, interpretatzeko gakoak, idazkuntza, ortotipografia, onomastika eta hiztegia.

Oso garrantzitsua iruditu zitzaidan zera esan zuenean: kazetariak idazten dutenean, irakurlearekin gogoratu behar direla, aurkezle bat ikuslearekin gogoratu behar den bezala edo irratiko esataria entzulearekin oroitu behar den bezala. Askotan horrekin ahaztu egiten garela pentsatzen baitut.

Kontutan hartu beharreko beste puntu bat, ondorengoa da: ondo idazteko, asko irakurri behar dugula. Eta euskaldun zaharrak ondoan edukitzea altxor bat dela ere esan zuen.

Eta Irenek esan zuen esaldi batekin bukatuko dut: “idaztean ahalegindu eta irakurtzean gozatu”.

Bartu

Bartu 2006-11-26 16:10 #1

Aupa Txintxu! Ze "pro" zaren ... jajaja!

Amaiatxin

Amaiatxin 2006-11-27 15:22 #2

<p>Aupa!</p>

<p>Jo, Leire, eskerrik asko zure aportaziñuaatik! </p>

<p>Ondo segi&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; ;o)</p>

Nahikari

Nahikari 2006-11-28 14:55 #3

Liburua ederto dau, baie ez jatana gusteu formatoa da. Holango liburuek askotan erabilten dodaz dudeak argituteko, baie hain handie, hain azal eskasa... Eztait, ez jata gusteu erabaili daben formatoa, zeozer txukunagoa merezi zauan holango lan batek.

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2006-12-28 17:21 #4

Bada niri oso argitalpen txukuna begitandu zait, Nahikari. Uste dut jauzi handia egin duela Berriak Euskaldunon Egunkariak ateratako azken liburutik. Eta oso txukun maketatuta dago.<br />


Utzi iruzkina: