Spamak

loschungibungills 1456151110390 LOS CHUNGI BUNGILLS | 2007-01-24 20:30

Aritz Gorrotxategik Diario Vascon 2006ko azaroaren 24an idatzitako artikulua irakurri dut Bake Spamei buruz, eta spametatik gehien molestatzen diona ondorengo esaldian laburtzen du: "Norbaitek nire datuak eman dizkio sortu berri den erakundeari".

Orokorrean hausnarketa interesgarria egiten duela iruditzen zait. Beharbada arrazoia izango du, baina egia esan, nik neuk ez diot inoiz horri garrantzi askorik eman. Spamek ez naute inoiz larregi molestatu. Emailak irakurtzera sartzerakoan eta spam mezuak ditudala ikustean, ia beti zuzenean borratzen ditut. Normalean ez naiz bakarka spam mezu bakoitzaren titulua, eta bidaltzailearen izena irakurtzen hasten, eta beraz, ez diet nazkarik hartu.

Agian, egunen batean, spam mezuen artean baten bat garrantzitsua iritsiko zait eta nik kasurik ere egin gabe borratuko dut, baina bueno zer egingo diogu ba? Horrela behintzat spamak lehen bait lehen begi bistatik kendu eta beraiekin ahazten naiz.

Ez dakit, oraingoz behintzat ez naute askorik kezkatzen... 


Utzi iruzkina: