Luistxo Fernandezen hitzaldia
Luistxo Fernandez eibartarra izan dugu aurten hitzaldia ematen. hainbat gauzetan sartuta dago Luistxo, eta hitzaldian igarri zitzaion oraindik ere aplikazio berriak sortzen eta daudenak hobetzen jarraitzeko gogoa duela.
Aurki biltzailea izan zuen hizpide lehendabizi eta horren hastapenak eta jatorria azaldu zizkigun. Bere enpresa osatzen duen talde batek sortu zuen, eta orain euskaraz dugun bilatzailerik famatuenetarikoa da
Tagzania izeneko beste aplikazio baten inguruko informazioa ere eskaini zigun, izan ere aplikazio hau euskaraz sortzea ere Luistxoren zereginetako bat izan da. Tagzania mundua etiketatzeko, eta zure gustuko tokien mapak gordetzeko zerbitzua da. Horretaz gain, zuk zeuk ere gehitu ditzakezu leku interesgarriak bertako mapan. Nik neuk aurten ezagutu dut programa hau, eta erabilgarria izan daitekeela uste dut.
Ea bada Luistxok jarri duen bezainbeste gogo jartzen dugun beste batzuek ere aplikazio berri gehiago sortzeko, izan ere argi eta garbi esan zigun ideiak badituzu eta horiek Interneten praktikan jartzeko ahalegina eginez gero, posible dela amesten duzun proiektu hori egi bihurtzea. Bestela galdetu berari.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: