Interneteko errege berriak
El Paiseko "Los Nuevos Reyes de Internet" artikulua oso interesgarria iruditu zait. Jada ezagunak egiten zaizkigun You Tube, Flickr, My Space..., horien sortzaileak... aipatzen dira artikuluan.
20 urte inguruko gazte batzuek kontrolatzen dituzte jada milaka internautek bideoak, argazkiak eta sareko artikuluak elkartrukatzeko erabiltzen dituzten zerbitzu berriak.
Stewart Butterfieldek, Flickrren fundatzaileak esaten du jada internautak ez direla sujetu pasiboak, hau da, ez garela ordenagailu aurrean esertzen botatzen diguten dena irensteko. Zer gertatzen da ba orain? Zer aldatu da? Ba, orain produktuak guk geuk produzitu, kontrolatu eta banatzeko aukera dugula. Bai, guk geuk.
Web 2.0k (internautei argazkiak, bideoak, ezagutzak, ideak, anekdotak... elkartrukatzea ahalbidetzen dien zerbitzu eta herraminten generazio berriak) garaipen garrantzitsua lortu du. Sarelariek 100 milioi bideo zintzilikatu eta 60 milioi blog sortu dituzte. 13 milioi erabiltzaile baino gehiagoren galderak erantzun dituzte Yahoon. Ez dira, ez, datu makalak!
Erabiltzaileen boterea handitu eginda. Lehen saltzaileek produktua saldu, eta kontsumitzaileek erosi egiten zuten; orain, berriz, gauzak aldatu egin dira. Botere oreka bat egon da, eta erabiltzaileak ohartu dira badutela zerbait esateko, orain ahots propioa daukate, software berriak sortu dituzte. Youtube, flickr, del.icio.us, my space, blogger...
Jende gaztea da, gainera, aplikazio berri hauen sortzaile eta bultzatzaile nagusia, eta guztiek amankomunean dutena da ideak fustrazioaren eraginez sortu dituztela.
Hauek bai artistak. Ni behintzat oraindik ez naiz kapaz sentitzen horrelako zerbait sortzeko, baina agian zu bai, beraz animo!
Iruzkinak
Joxe Aranzabal 2007-01-28 21:30 #1
Gaztelaniaz Los reyes de Internet dio, baina hori euskaratzekoan errege-erreginak beharko luke nire iritziz.<br />
Utzi iruzkina: