Iban Arantzabal Huhezin
Aurtengo kurtsoan Iban Arantzabalen bisita izan dugu Huhezin, eta 3.mailakook behintzat aurretik ezagutzen genuen, lehen mailan ere eman zigulako hitzaldi bat. I. Arantzabal gure moduan Huheziko ikasle izan zen eta bertan Irakasle ikasketak egin zituen, baita EHUn Euskal Filologia ikasketak ere. Sustatu eta Goienkarian editore lanetan ibili zen, eta urte batzuez Goienan telematikako arduraduna izan bada ere, orain Goienako Ikus-Entzunezkoen zuzendaria da.
Egia esan, lehen mailan jaso genuen hitzaldiarekin bazeukan antzekotasuna aurtengoak, izan ere, blogen munduari buruz mintzatu zen (blogen garrantzia eta erabilgarritasuna), eta.baita editore lanari buruz.
Baina, hala ere, zerbait berria ere entzun genuen, eta Firefox izan zen hasieran nire belarriei arrotza egin zitzaien kontzeptu berri hori. Ez dakit aurrez entzunda nuen edo ez, baina ez nekien zer zen. Ba, Firefox software librea da (doan da) eta euskaraz erabili daiteke. Egia esan, horrela entzunda, pentsatu zenezake Interneten ordez Firefox erabiltzea. Hala ere, kosta egiten da. Zergatik kostatzen da, doan bada? Nire kasuan, adibidez, orain aukera izan dut firefox erabiltzeko praktiketan ari naizen tokian, eta ondo dago, baina txikitatik Internetera ohituta bazaude kostatu egiten da bertara moldatzea. Suposatzen dut gauza guztiekin gertatzen den bezala denbora eta praktika kontua izango dela. Hori espero dut.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: