Tim O´Reilly, Web 2.0...
Tim O´Reilly, Web 2.0...
Kurtso honetan web 2.0 izeneko ikasgai berria izan dugu. Egia esan aurten entzun dut lehendabiziz kontzeptu hau, eta baita bere sortzailea den Tim O´Reillyren izena. Hala ere, ezaguna omen da software librearen eta estandar irekien bultzatzailea baita.
Ez dakit, atzean gelditzen ari naizela uste dut. Baina, egia esan, gaur egun ez da oso zaila atzean geratzea, Informazioaren eta Komunikazioaren gizartea deitzen diogun honi, Teknologia berrien gizartea deitu beharko genioke agian. Bai, informazio bonbardaketak jasaten ditugu, baina baita teknologia berrien bonbardaketak ere. Gure generaziokoak gazteak ginenean kalean musika entzuteko walkmana genuen alboan (lehenago hori ere ez zuten), ondoren discmana etorri zen, gero mp3a eta jada mp4a ere kaleratu dute.
Internetekin ere berdina gertatu da, eta salbuespenak dauden arren, egun jende askok bere eguneroko bizitzaren parte bat gehiago bezala ikusten du, zerbait normala da. Arraroa dena da Internet ez ezagutzea.
Internetek ere eboluzionatu egin duela nabaria da, eta denetik aurkitu dezakegu bertan. Tim O´Reillyk esaten duen bezala "Interneten dauden aplikazioak gero eta idartsuagoak dira". Alde batetik, teknologia berriek, kasu honetan, Internetek baditu bere abantailak, eta gaur egun gauza askotan erraztasuna ematen digu; baina, bestetik argi eta garbi dago ez gaituztela teknologia berriek itxutu behar, hau da, ez gara horiei begira soilik bizi behar.
Tim O´Reillyk komentatzen duen beste gai bat da hirugarren munduan ere aukera handiagoak sortu direla Interneti esker, eta bere ustez, tarte digitala gero eta txikiagoa egiten ari dela. Nik ez dut hirugarren munduko lurraldeek internetekin duten harremana ezagutzen, eta aukera handiagoak dituztela esaten duenean ez dakit ondo zer gura duen esaten, baina beti ere beraien egoera hobetzeko bada hobe. Hala ere, tartea txikitzen ari dela ez dut horren garbi ikusten.
Azkenik, eta web 2.0ren sortzaileak aipatzen duen azken gaiari helduz, hizkuntza minorizatuek etorkizunean interneten izango duten tokia nik neuk ere ez dut ezagutzen, baina bai izan daiteke toki aproposa herri edo talde ezberdinak biltzeko eta batera aurrera egiteko. Nola? Hori ikusi egin beharko genuke, baina modu batera edo bestera probetxua atera dakiokeela uste dut. Amaitzeko, Tim O´Reillyren esaldi bat botako dut, ondo egongo zen esaten duena egi bihurtzea: "Iritsiko da une bat non zu eta biok egonen garen mahai honetan, non zuk euskaraz hitz egingo duzun, nik ingelesez, eta ez dugun itzultzailerik behar izango..."
Iruzkinak
Utzi iruzkina: