Tim O´Reilly, Web 2.0... Kurtso honetan web 2.0 izeneko ikasgai berria izan dugu. Egia esan aurten entzun dut lehendabiziz kontzeptu hau, eta baita bere sortzailea den Tim O´Reillyren izena. Hala ere, ezaguna omen da software librearen eta estandar irekien bultzatzailea baita. Ez dakit, atzean gelditzen ari naizela uste dut. Baina, egia esan, gaur egun ez da oso zaila atzean geratzea, Informazioaren eta Komunikazioaren gizartea deitzen diogun honi, Teknologia berrien gizartea deitu beharko genioke agian. Bai, informazio bonbardaketak jasaten ditugu, baina baita teknologia be...


Klasean Joxe irakaslearekin ikasten ari garen gai hau Web 2.0 izenarekin ezagutzen dugu, baina nondik dator kontzeptu hau?Argi dago gaur egun teknologiak gure bizitzaren zati handi bat okupatzen duela. Telebista, irrati zein egunkariek ematen dituzten informazioa Internetetik atera dezakegu. Baina talde handiek eman ditzaketen informazioaz aparte pertsona bakoitzak informatzeko aukera ere sortu da Interneten bidez (hona hemen adibiderik onena: blog hau). Komunikatzeko sistema berri honi WEB 2.0 izena eman zion Tim O´Reilly irlandarrak.Beraz, Internet ez du balio bakarrik Messengerra erabilt...


Tim O´Reillyren artikulua irakurtzen aritu nintzen aurreko batean. Oso pertsona ezaguna omen da software librearen eta estandar irekien bultzatzaile ezaguna delako. Nik ez dut web 2.0. ikasgaian izena eman arte haren berririk izan. Askotan entzun dut jendea software libreari buruz hizketan, firefox gora, Linux behera… baina egia esan, nahiko analfabetoa naiz ni gai honetan. Tim O´Reillyren artikuluan gauza batek piztu dit arreta batez ere: “telefonoaz haratago joango gara…gure gorputzean inplanteak izando ditugu sarean konektatzeko”. Egia esan ez dakit garai hori iritsiko den edota nik gara...


Azkenaldian, armiarmak bezalaxe bizi gara internet sarean. Dagoeneko irentsi gaitu pantailaren gizarteak. Teknologia berrien munduan bizi gara; teknologia aurreratuen munduan, zehazkiago. Ordenagailuren bat edota mugikorren bat erosi orduko, zaharkitu egiten da. "Gazte" jubilatzen dira. Azken finean, horixe da enpresei interesatzen zaiena. Egunetik egunera, geroz eta arrotzagoak zaizkigun kontzeptu eta baliabide berriak azaltzen zaizkigu. Oraintsu entzun dut neuk lehendabizikoz Web 2.0 kontzeptua. Badirudi, azken urtean, armiarma sarean galduta ibili naizela. Interneten gertatzen ari diren...


Aste honetan,  gure bloga elikatu dezagun, Joxe irakasleak  Berrian agerturiko Tim O´Reilly-ri buruzko elkarrizketa bat  irakurtzera gonbidatu gaitu, gero, honen inguruan gure iritzia plazaratu dezagun.  Elkarrizketak  Web 2.0-ren gaia jorratzen du, Tim O´Reilly-k  ausart eta argi erantzuten zituen galderak, ez zien beldurrik  kazetariaren hitzei; baina, bukatzeko, irakurleak hasieratik hitzen oihanean  bilatzen zuten galdera, isilpeko basapiztia, edozein momentuan erasotzeko prest: “Zein da hizkuntza minorizatuen eta herrialde txikien tokia etorkizun...


elkarrizketa

koleixakoneskia 1456150554943 Koleixakoneskia | 2006-10-21 01:35

  Tim O´reillyk dioenarekin ados nago, baina egia izango al da lehen eta hirugarren munduaren arteko tarte digitala gero eta txikiagoa dela?  Bai egia da, baina tarte hori oraindik oso handia da, eta gainera benetan txiroa den jendeak ez badu jateko ere nola izango du ordenagailu edo mugikor bat? 3. mundua aipatzen du baina bertako aberatsei zuzentzen da gehien bat besteak alde batera utziz eta horrela noski delako tarte digital hori txikiagoa da.  Beste aldetik hizkuntei dagokionez arrazoia duela iruditzen zait, azken finean interneten, gizartean bezala, ingl...


Azken iruzkinak