MeNdiAn LaRrE aRtEaN

Altxor galduen bloga

Denbora dezente igaro da Luistxo Fernandez Huheziko fakultatean izan genuenetik. Tartean, gabonetako oporrak eta azterketak izan ditugu; baina bada garaia Luistxon hitzaldiaren inguruan bizpahiru hitz esateko. Abenduaren 20an izan genuen geurean; ez ditut orduko hitzak literalki gogoratzen. Baina ideia nagusiak barneratu nituen. Bereziki, Luistxoren inguruko datu batek harritu ninduen: pasio hutsez lortu du interneteko amaraunean ateak parez pare irekitzea. Eta guk, horixe eskertu baino ez dugu. Izatez eibartarra da Luistxo, baina Donostian bizi da. Lanbidez kazetaria da, eta Argian, Euska...


90.hamarkadatik ona gauza asko aldatu omen dira sarean. Nobedadeak omen daude azkenaldian. Nik, egia esan, aldaketok ez ditut nabari. Ez dut jubilatu den garaia ezagutu. Berrikuntzek bete-betean harrapatu naute. Eta, orain, ez naiz atzera begira jarriko. Ez naiz oroitzapenen kutxan kontu zaharrak ateratzen hasiko. Nire garaia hauxe da, eta Flickr, Youtube, MySpace, Del.icio.us eta Blogger bezalako softwareak erabiltzea suertatu zait. Pribilegiatua naiz. Oso. Gehiegi, agian. Bat ez, software bat baino gehiagoren aplikazioak ikasteko aukera izan dut. Eta batzuk, ordenagailu bat zer den ere ez...


Orain bizpahiru urte blog hitza, eta orain, berriz, Firefox da belarrietan eztanda egiten didana. Hasi da oiartzun txapelketa ene belarrietan. Firefox, Firefox eta Firefox. Xoferif, Xoferif eta Xoferif. Ez dakit norentzat izango den txapela. Agian, iPod-arentzat. Edo spam-arentzat. Egunero ikasten da zerbait. Beti gaude ikaste prozesuan murgilduta. Niri, behintzat, horixe gertatzen zait sareko terminoekin. Nahiz eta badakidan, inkontzienteki bada ere, beste gauza asko ikasten ditudala. Burmuinak egiten ditu bere fitxero propioak. Aurtengo ikasturtean, teknologiaren zurr...


Goizez lanean, arratsaldez klasean eta gauez ohean. Klaseko lanak fundamentuz noiz egin nituen ere ez daukat gogoan. Inspirazio uhinik ere ez daukat soinean. Baina musika ona badut alboan. Estresa uxatzuen duen erritmoa daukat belarri ondoan. powered by ODEO Abestu eta dantzatu nahi duenak ere badauka letra hurrengo lerroan: "Gertakizun polit batbehin Asturiasenez dakit guziekingogorako naizenlagun bat eta biokandrekin hain zuzensagardotegi batenafaria baitzennumero dotoreakikusi ginuzen.Kupela, kupelasagardoan hotelakupela, kupelazaindu ezak horrela.Talde bat osatu zenmutil ta neskatxaf...


MoDaN

5
mendianlarreartean 1456151361991 MeNdiAn LaRrE aRtEaN | 2007-01-10 18:59

Jaio orduko, hil  Lo hartu orduko, esnatu  Eguzkia irten orduko, euria goitik behera  Azterketetarako ikasi orduko, dena ahaztu  Telefonoa erosi orduko, zahartu   EA, ZENBAT IRAUTEN DUEN MODAN!


Xamurra...

4
mendianlarreartean 1456151361991 MeNdiAn LaRrE aRtEaN | 2007-01-09 21:26

Laster, zeruan dauden izarren beste pelikula izango dira. Baina ez, hargatik, izarrak bezain distiratsuak Onak eta txarrak daude. Politak eta zakarrak. Luzeak eta motzak. Entretenigarriak eta aspergarriak. Hunkigarriak eta azalekoak. Gustatzen zait zinemara joatea, pelikula desberdinak ikustea. Baina badira, behin eta berriz ikusi, eta inoiz aspertzen ez zaituzten pelikulak; bihotza xamurtzen dizuten pelikulak. Film horietariko bat da Benigniren "La vida es bella", eta proposatzera natorkizue... Fitxa teknikoa: Zuzendaria: Roberto BenigniAktore/aktore nagusienak: Roberto Benigni (Guido), N...


Hegazkina izango banintz, dagoeneko bisitatuta izango nituzke munduko txoko guztiak. Toki pobre eta aberatsak; beroak eta hotzak; superpopulatuak eta bakartiak; antzinakoak eta gaur egungoak. Baina ez naiz hegazkina. Txoria ere ez. Ezta eguzkia ere. Hala ere, hargatik ez diot amets egiteari utzi. Italiara bidaiatu nahiko nuke etorkizunean. Botaren lokarri, narru eta takoia bisitatu nahiko nituzke. Bien bitartean, Tagzaniak eskaintzen duen mapan zehar nabigatzeaz konformatu beharko dut... tagzaniapaste


Hona hemen Scorpions talde alemaniarraren abesti eder bat: Winds of Change powered by ODEO


Gaur ez da inuxenteen eguna... ez eta San Balentin eguna ere... ezta nire urtebetetze eguna ere... Baina mezuak iristen zaizkit: "Panasonic Plasma 42" OfferConfirmation", "¿te imaginas hablar en inglés en primavera?", "encuentra a tu pareja ideal", "flight reservation" eta antzekoak. Nork bidali dizkit? Zuk? Edo zuk? Edota zuk? Badirudi nire korreoan "mezu bakartien parada" jartzen duela. Edota paradisua. Egunean gutxienez bat iristen da. A zer juerga botatzen duten! Mozkortu eta bidean galdu ostean lokuluzka egitera nere kontu elektronikora. Eta nik, noizean noiz, etxetik bota beharr...


Katuak

mendianlarreartean 1456151361991 MeNdiAn LaRrE aRtEaN | 2006-12-13 17:35

Aupa jente! Ze mouz gabitz ba? Aspalditxuan eztot idatzi baina hemen nator oin klaseko ariketa batekin. You tuben salseaitten gabitz ta bideo bat sartzekotan ondorengua aukeratu dot: katuan inguruko bat. Neuk be katua dakot etxian eta kasu askokin identifikau dot. Gustauko zatzuelakuan nau! Katuak be umialakotxiak dia! Trabiesos trabiesoooossss!