Xamurra...

mendianlarreartean 1456151361991 MeNdiAn LaRrE aRtEaN | 2007-01-09 21:26
4

Laster, zeruan dauden izarren beste pelikula izango dira. Baina ez, hargatik, izarrak bezain distiratsuak Onak eta txarrak daude. Politak eta zakarrak. Luzeak eta motzak. Entretenigarriak eta aspergarriak. Hunkigarriak eta azalekoak.

Gustatzen zait zinemara joatea, pelikula desberdinak ikustea. Baina badira, behin eta berriz ikusi, eta inoiz aspertzen ez zaituzten pelikulak; bihotza xamurtzen dizuten pelikulak. Film horietariko bat da Benigniren "La vida es bella", eta proposatzera natorkizue...

Fitxa teknikoa:

Zuzendaria: Roberto Benigni
Aktore/aktore nagusienak: Roberto Benigni (Guido), Nicoletta Braschi (Dora), Giorgio Cantarini (Giousé), Giustino Durano (Tio) eta Marisa Paredes (Doraren ama)
Urtea: 1998
Nazioa: Italia
Generoa: Drama


Sinopsia: Arezzo, 1939. Guido liburu denda berri bat irekitzeko asmoarekin iristen da Italiara. Bertan, Doraz maitemintzen da, herriko eskolako maistraz. Baina Dorak badu ezkongaia, ofizial faxista bat. Hala ere, Guidok oztopo horri aurre egin, eta Dora beraz maitemintze lortuko du. Urteen joan etorrian, Dora eta Guidok ume bat izango dute, Giosué. Zoritxarrez, Bigarren Gerrate Mundialaren ondorioz, Guido eta Giosué kontzentrazio esparruetara eramango dituzte. Maitasunaren poderioz, Dorak ere, senargaia eta semea izuaren zurrunbilora daraman trena hartzen du. Holokaustoaren munduan, Guidok irudimenaren erabilera ezinbestekoa izango du maite dituen pertsonak zulo beltzetik ateratzeko.


294lifeislg1

"La voluntad sel ser humano es la que crea y hace las cosas"

"El silencio es el grito más fuerte"

Jada ezaguna dugu filmearen zuzendaria, Roberto Benigni. Jim Carrey italiarrak 70.hamarkadan lortu zuen ospea espektakuluaren munduan hainbat bakarrizketekin. Hala ere, zuzendari eta italiar panorama zinematografikoko komikorik arrakastatsuenetarikoaren ibilbideak bere martxa jarraitzen du. 1998. urtean lortu zuen zinemaren munduan murgiltzen den edonork dastatu nahiko lukeen saria: Oscar-a (atzerritar filme, aktore eta soinu bandarik onena). Zinearen memoriara iragateko moduko pelikula da.

Filmearen haria bakuna bezain konplexua da. Elkarren antonimoak diren bi zati nabarmen dituen elezahar bat da; eta istorio guztiek bezala irria eta samina azaltzen ditu. Printze eta printzesak daude. Onak eta txarrak. Lehendabiziko atalean, maitasuna da protagonista. Arrosa kolorea da ikuslearen jaun eta jabea. Guido (Roberto Benigni) eta Doraren (Nicoletta Braschi) arteko maitasunaren kiribila. Guido eskura duen eta ez duen guztiaz baliatzen da bere printzesaren maitasuna lortzeko. Bigarren zatia, aldiz, dramari dagokio. Gerra garaiko kontzentrazio esparruak dira filmaren lekuko. Kolore iluna. Samina eta sufrimendua. Arrazakeria eta bihotz gabekeria. Hala ere, zuzendariak ondo baino hobeto daki zer egin behar duen ikuslearen sentimenduei atarramendua atera ahal izateko: ezpainek irri bat irudika dezaten lortu. Guidok joko erraldoi gisa irudikatzen du kontzentrazio esparrua semearentzat, Giosuérentzat (Giorgio Cantarini). Irabazlearentzako saria tanke erraldoi bat izango den joko gisa.

Roberto Benigniri Trotskiren biografia irakurri ostean bururatu zitzaion filma egiteko ideia. Trotskik idatzitako "La vida es maravillosa" ideiatik, hain zuzen ere. Ideia hori lantzearen ondorioa izan da kritikari askok goraipatu duten perla. Zinearen historiako pelikularik optimistetariko bat da. Bizitzaren eta maitasunaren inguruan erreflexio sakonak eragiten dituen altxorra. Kritika sozial gisa balio duen grabaketa. Esperantzaren, irudimenaren eskuzabaltasunaren, maitasunaren, inozentziaren eta zenbatu ezin daitezkeen milaka baloreren isla da.

Pelikulak bere gazi gozoak ditu. Gaziak zentzu onean, noski: arrazakeriaren errealismoa onartzearen aurrean. Benignik finkatutako helburua ez da erraza izan lortzea. Baina emaitza paregabea izan da: arrazakeria salatzeko inoiz filmatu izan den filmerik onenetarikoa dugu esku artekoa. Kritika sozial gisa balio badu ere, pelikula honek badu ezkutuko irakaspen bat: zoriontasunerako bide bakarra maitasuna da. Maitasun hori heriotza baino indartsuagoa da. Ez dezagun esperantza galdu dena galdutzat ematen dugunean ere. Irririk txikienak ere zoriontasunik gorenena ekar dezake. Esperantza da baloreetan azkena galtzen!

Gorka

Gorka 2007-01-10 00:04 #1

   Era bat ados. Pelikula zoragarria da, Bigarren Mundu-Gerrako holokaustoan egindako sarraskiak zein gogorrak izan ziren perfekziora gogorazten diguna. 

indezent

indezent 2007-01-10 09:24 #2

<p>Zoragarria bai, malko bat edo beste lapurtzen dizun horietakoa.</p>

<p>Jim Carrey Italiarra?! brrrrr... Jimek pelikula onak ere baditu baina arraroa egin zait konparazioa Zuriñe.(portzierto, Carreyren hoberena: <em>olvidate de mi.</em> Latza)</p>

zuri-zuri

zuri-zuri 2007-01-10 23:07 #3

Garai baterako oso pelikula onak zituen Jim Carreyk niretzako. Baina, urteen joan etorrian, atsegien nituen dote komikoak atzean geratu dira. Esentzia galdu dute. Hala ere, aspaldi ez dut Jim Carreyren pelikularik ikusi, eta baliteke garai batean ikusten nituen pelikula horiek berriro gustatzea orain ikusiz gero. Dena dela, Mikel, kontuan izango dut esandakoa. Ea egunen baten <em>Olvidate de mi</em> ikusteko aukera dudan...

indezent

indezent 2007-01-11 09:30 #4

Ba niri komikoak dira hain justo gustatzen ez zaizkidanak. Esageratuegia da nire gustorako, istrionikoegia, nerbioso jartzen nau. Niretzat bere pelikula "serioak" dira bere flimografiako altxorrak. Olvidate de mi, Man on the moon edo The Truman show esate baterako


Utzi iruzkina: