Bazen behin Txanogorritxo izeneko neskatila bat. Egun batean, Txanogorritxoren amak basoaren beste aldean bizi zen amonari pastel batzuk eramateko eskatu zion. Baina baldintza batekin: bidean adi ibiltzeko, otsoa basoan bizi baitzen. Txanogorritxok bideari ekin zion; ez zen beldur, animaliak eta landareak lagunak zituen. Bat-batean otsoa agertu zen: - Nora zoaz? - Amonaren etxera Otsoak bira erdi eman eta bideari ekin zion. Otsoa urrundu zenaren pozez amonarentzat loreak biltzen hasi zen Txanogorritxo. Ez zekien otsoa amonaren etxera iritsi zenik; ez zekien otsoak amona irentsi zu...
Askotan begiak huts egiten digu. Begiak huts egin, edo eskuek habilidade gehiegi dute. Horixe da magiarekin gertatzen dena. Azken finean, ilusio optiko bat da. Behin edo behin egin didate magia trukoren bat edo beste. Ez al dizute inoiz gogoan zeneukan karta zein zen igarri? Badakizu magiaren atzean tranpa bat dagoela; fikzioa da, gezurra. Hala ere, badira sinesgarriak diren magia kontuak ere. Ikusi, ikusi. Eta saiatu sinesten! Edota ulertzen...
Kazetaritza historiak kontatzeko sortua izan zen. Hala ere, gaur egun, kameraz eta mikrofonoz kontatu ezin daitezkeen gerra eta zergati asko daude. Gerra kazetariak ahalik eta gerra gehienen lekuko izaten saiatzen dira. Herria, etxea, erredakzioa, etab. uzten dute errealitate latza salatzeko, egia gordetzen duen isiltasuna apurtzeko. Gerra kazetari batek ez du ohiko kazetari baten jarduna betetzen. Gatazka batean izatea berriemaile batek izan dezakeen helbururik gorenenetarikoa da. Bertara ez dira arazoen irtenbideak aurkitzera joaten; baizik eta gizakiaren alderrik maltzurrena salatzeko ir...
Lanez gainezka aritzeak, presak eta stressak akatu egiten gaituzte. Jota gelditzen gara, noraezean, eta zurrunbiloan galduta. Hainbat dira egin beharreko gauzak, nondik hasi eta zer egin nahi den ere ahaztu egiten zaigula. Hala ere, stressaren efektua desberdina da pertsona batetik bestera. Hona hemen youtuben aurkitu dudan haur alemaniar baten jokaera. Bertsio asko daude, eta ez dakit itzulpena literala den; hala ere, nahikoa da haurraren garrasiak entzutea. Teknologiak askotan huts egiten digu, eta pazientzia ere agortzen joaten da. Zorionez, ez dut oraindik Euskal Herrian horrelako ...
Hilaren hasieran Irene Arrarats BERRIAko euskara arduraduna izan genuen Huhezin BERRIAko estilo liburua primizian aurkezten. Bide batez, estilo liburu batek hedabidearentzat duen garrantzia agerian utzi zuen. Hedabide bakoitzak mundua ikusteko modu "pertsonal" bat dauka. Komunikabide bakoitzaren begiak gauza desberdinak ikusi, eta interpretazio desberdinak egiten ditu. BERRIAko estilo liburua ez da orain arte ikusi izan ditugun hiztegi gisako liburu zahar eta aspergarri horietariko bat. Ez. Berezia da. Desberdina eta bakarra. Helburu nagusia irakurleari laguntzea da, eta horretarako ha...
Kotxeari argazkia aterata Aloña mendia atera nahi izan nuen. Biak baten bildu nahi izan nituen eta hauxe da emaitza:
Josi eta josi, baina orratz gabe. Armiarmek amarauna josten dute. Handik eta hemendik pasatu, gora eta behera ibili, buelta batzuk hemendik, beste batzuk handik... Arerioek ihes egin ez dezaten tranpak eraikitzen dituzte. Batzuetan, gainera, itxurak ere izutu egiten du.
Hilaren 8an Iban Arantzabal Goienako telematika alorreko burua izan genuen bisitan Eskoriatzan. Irakasletza eta Euskal Filologia ikasi baditu ere, multimediaz badaki zer edo zer. Goienako multimedia proiektua bultzatzen, behintzat, buru belarri ibilitakoa da. Goiena, blogak eta editore lana izan zituen hizpide. Hirugarren mailako ikasleok karrerako lehendabiziko urtean izan genuen hitzaldiaren oso antzekoa izan zen. Garai hartan blogen inguruko informazio zaparrada izan zela eta, nazka-nazka eginda bukatu genuen; blogak direla eta ez direla. Ezer ez jakitetik blog hitza entzun nahi ez izat...
Azkenaldian, armiarmak bezalaxe bizi gara internet sarean. Dagoeneko irentsi gaitu pantailaren gizarteak. Teknologia berrien munduan bizi gara; teknologia aurreratuen munduan, zehazkiago. Ordenagailuren bat edota mugikorren bat erosi orduko, zaharkitu egiten da. "Gazte" jubilatzen dira. Azken finean, horixe da enpresei interesatzen zaiena. Egunetik egunera, geroz eta arrotzagoak zaizkigun kontzeptu eta baliabide berriak azaltzen zaizkigu. Oraintsu entzun dut neuk lehendabizikoz Web 2.0 kontzeptua. Badirudi, azken urtean, armiarma sarean galduta ibili naizela. Interneten gertatzen ari diren...
Adierazi. Borondatez eta askatasunez, han edo hemen , baina adierazi. Iritziak elkartrukatzeko, amets egiteko, komunikatzeko, mundu propio bat eraikitzeko, denbora gelditzeko, nork bere burua ezagutzeko... Adierazi. Baina zer adierazi? Dena, nahi duguna. Barneak husteko eskubiderik gabe zapalkuntza ematen da. Egun gutxik egingo du zalantza hori horrela dela. Adierazpen askatasunerako bidea eraikitzea guztion esku dago; azken finean, gainerakoen adierazpen askatasuna errespetatzea geure adierazpen askatasuna errespetatzea da. Besteek badute, neuk ere badut. Baina adierazpen askatasunak ba al...
Hango eta hemengo zipriztinak