1944ko Txanogorritxo

mendianlarreartean 1456151361991 MeNdiAn LaRrE aRtEaN | 2006-12-04 23:11
5

Bazen behin Txanogorritxo izeneko neskatila bat. Egun batean, Txanogorritxoren amak basoaren beste aldean bizi zen amonari pastel batzuk eramateko eskatu zion. Baina baldintza batekin: bidean adi ibiltzeko, otsoa basoan bizi baitzen.

Txanogorritxok bideari ekin zion; ez zen beldur, animaliak eta landareak lagunak zituen. Bat-batean otsoa agertu zen:

- Nora zoaz?

- Amonaren etxera

Otsoak bira erdi eman eta bideari ekin zion. Otsoa urrundu zenaren pozez amonarentzat loreak biltzen hasi zen Txanogorritxo. Ez zekien otsoa amonaren etxera iritsi zenik; ez zekien otsoak amona irentsi zuenik; ez zekien otsoarekin berriro elkartuko zenik.

Txanogorritxo amonaren etxera iritsi zenean, ustezko amona desberdin sumatu zuen. Hurbildu eta zera esan zion:

- Amona, zein belarri handiak dituzun!

- Zu hobeto entzuuuuteko dira! (otso-amonak)

- Amona, amona, zein begi handiak dituzun!

- Zu hobeto ikussssteko dira!

Egia esan, Txanogorritxoren istorioan kolax-a egin liteke munstro honekin. Baina ez. Ezinezkoa da. Txikitatik erakutsi digute Txanogorritxoren etsai nagusia otsoa dela. Otso maltzurra; amona eta Txanogorritxo bera irensten dituen otsoa.

Goiko munstroa otsoaren anaia izan liteke. Anai-anaia literalki ez. Baina anai-anai-anaia... bai. Izan ere, Alien itxurako munstro honek ere haurrak jaten ditu. Beste alde batetik, berriz, istorio bateko protagonista da. El Laberinto del Fauno filmeko "aktorea" da. Aktoreak guapoak eta itxurosoak diren topikoa goitik behera hausten badu ere, arreta deitzen du.

Atzo gauean izan nintzen El Laberinto del Fauno ikusten. Pelikula polita da; zer pentsatua dakarkizun filma. 1944. urtean kokatzen da, eta garaiko maki eta faxisten arteko liskarren ingurukoa da. Faxisten kapitainaren alaba-ordeak ezin du egoera jazan; gehiegizkoa da 13 urte dituen "Txanogorritxo" batentzat. Hori dela eta, fantasiazko mundu batean murgiltzen da. Lur azpiko erreinuan barneratzen da. Hala ere, fantasiak bazuen politagoa izaterik. Akaso neu naiz, hemen, fantasiaren alderantzizko kontzeptua daukana. Baina ez zaizkit pelikulan agertzen diren pertsonaia fantastikoak gustatu. Zakarregiak eta gaiztoegiak dira. Aukeran nahiago Shrek eta Ice Age pelikuletako laguntxoak.

Munstroak direla eta ez direla... pelikula ikustera gonbidatzen zaituztet. Askotan geure errutina "jazangaitzetik" irteteko formula proposatzen du eta!

2006-12-05 08:55 #1

"Baina ez zaizkit pelikulan agertzen diren pertsonaia fantastikoak gustatu. Zakarregiak eta gaiztoegiak dira. Aukeran nahiago Shrek eta Ice Age pelikuletako laguntxoak."

Zerbaitekatik dira munstroak Zuriñe, gaiztoak izango ez balira la casa de la pradera izango litzateke. Shrek eta Ice Agekoak ikusteko jarri Disney Chanel ;)

indezent

indezent 2006-12-05 09:05 #2

... ni izan naiz

borthuzai

borthuzai 2006-12-05 15:10 #3

Txanogorritxoren ipuinak, beste umetako ipuin askok bezala, atzetik interpretazio psikoanalitikoa duela irakurri izan dut zenbait tokitan (kasu honetan txanogorritxo = nesken hilerokoa, eta otsoa = amenaza…).

Gainera, ze ama klasek uzten du bere alaba basoa bakarrik zeharkatzen? Eta zergatik ez du otsoak txanogorritxo basoan erasotzen amonaren etxean ordez?

Mmmmm…. galdera interesgarriak, ez?

borthuzai

borthuzai 2006-12-05 15:12 #4

ups! erreferentzitxo bat doa hemen, besterik gabe.

zuri-zuri

zuri-zuri 2006-12-05 16:52 #5

Aja! Arrazoi osua, galdera onak! Baina nik uste zerbaitt euko dauela atzetik, e! Idazliari galdetu biako...

Utzi iruzkina: