Mugarik gabeko kazetaritza
Kazetaritza historiak kontatzeko sortua izan zen. Hala ere, gaur egun, kameraz eta mikrofonoz kontatu ezin daitezkeen gerra eta zergati asko daude. Gerra kazetariak ahalik eta gerra gehienen lekuko izaten saiatzen dira. Herria, etxea, erredakzioa, etab. uzten dute errealitate latza salatzeko, egia gordetzen duen isiltasuna apurtzeko.
Gerra kazetari batek ez du ohiko kazetari baten jarduna betetzen. Gatazka batean izatea berriemaile batek izan dezakeen helbururik gorenenetarikoa da. Bertara ez dira arazoen irtenbideak aurkitzera joaten; baizik eta gizakiaren alderrik maltzurrena salatzeko irudi eta edukien bila. Ondorioz, ezinbesteko egitekoa dute informazio prozesu batean. Munduaren alderik ankerrenetan lekuko bat izateak, ikara mugatzen du. Mugarik gabe zitalkeriak ikaragarrizkoak izango lirateke.
Kazetaritzak gertakizunen lekuko zuzen izateko aukera eskaintzen du. Hala ere, badaude gizaki bati atzera egitea eragiten dizkioten zenbait faktore. Gatazka batean egoteak bizitzarekin dantzan aritzea dakar. Kazetariak zailduak diren topikoa ez da betetzen. Izan ere, beti dago lur jota uzten zaituen gertakizun menderagaitzen bat. Horren aurrean har daitekeen erabikirik hoberena lurraldea uztea da. Baina badaude munduak eskaintzen dizkigun zikoizkeriengandik sentiberatasunik erakusten ez duten pertsonak ere. Bide horrek ez dakar arrakasta. Gertakizunen kontaketetatik atarramendua atera nahi duenak ezinbestekoa du zekenkeriengatik hunkitzea.
Biktimekin kazetaritza egitea gaizkileekin egitea baino errazagoa da. Azken finean, denok izan dugu jazoera hunkigarriren bat. Ondorioz, gaizkileekin bat egiteko erraztasun gehiago dugu. Gaizkileekin nola edo hala elkarrizketa bat lortu ahal izateko berriz, ezinbestekoa da aktore lanak egitea. Egindako ahalegin guztiaren emaitza beti ere subjektiboa da. Horiek horrela, erreportariaren ikuspegiak errealitatearen antzekotasunik handiena izateko, kazetariak zintzotasunez jokatzen du. Zoritxarrez, badaude gezurrezko gertakizunak asmatzen dituzten berriemaileak ere. Gerra guztietan dago trukatutako informazioa.
Erreliatea guk uste baino latzagoa da. Hedabideen bitartez ezin da hildakoek igortzen duten kiratsa transmititu. Ezta heriotzaren hain ondoan egotearen sentipena ere. Hori guztia gutxi balitz, telebista aurrean izaten garenok gutxieneko irudiak ikusten ditugu. Ez da beharrezkoa izaten bizitzaren alde krudela osoki erakustea.
Ordu mugarik ez duten langileen lana ezinbestekoa zaigu gaur egungo gizartean. Ezin da ukatu benetako profesionalak direla; eztabaidaezina da ohikoa ez den kemena dutela. Batzuk kamara bizkarrean eta hitza ahoan zutela hil ziren maite zuten ogibidea egiteagatik; besteoi munduaren ikuspegi beltza erakusteko saiakeragatik.
Iruzkinak
indezent 2006-11-30 10:13 #1
Zuriñe, hau lehengo urteko Beatrizen blogan antza hartzen ai da... Interesgarrie, segi horrela!
zuri-zuri 2006-11-30 11:17 #2
<p>Jajajajaj! Plagio! Ordukua da ta idazlana... Ez blogekua, baina klasian eskatutako bat bai. Zeoze sartu bia da, ta momentuan inspiraziñorik eztauenian, beste erremeixorik ez... ¡Cuando no hay más, contigo Tomás!</p>
<p>Interesantia dan o ia... honezkeo geu be nazkauko ginan gai iualaz denpoa danian bueltaka, ez?</p>
indezent 2006-11-30 11:25 #3
<p>badakizu nei kazetaritza kontuk ez diela eze esaten eta zure aspertuta bazare ba eman egurre beste gauza batzui. Atento eongo naiz zure mezu berrita kaña sartzeko prest ;)</p>
<p>Nerea sartzeare gonbidauta zare, ez dau esan beharrik</p>
zuri-zuri 2006-11-30 11:51 #4
Iuuuuuuuuj! Zeu be lanian asper-asper indda eh!! jajajajajaj! Hemen nabil, aber blogian kantuak sartu leizken probaitten. Badakitzu zeuk zela? Inddozu inoiz pruebia?
Utzi iruzkina: