Pazientziaren muturrean

mendianlarreartean 1456151361991 MeNdiAn LaRrE aRtEaN | 2006-11-29 22:38

Lanez gainezka aritzeak, presak eta stressak akatu egiten gaituzte. Jota gelditzen gara, noraezean, eta zurrunbiloan galduta. Hainbat dira egin beharreko gauzak, nondik hasi eta zer egin nahi den ere ahaztu egiten zaigula. Hala ere, stressaren efektua desberdina da pertsona batetik bestera. Hona hemen youtuben aurkitu dudan haur alemaniar baten jokaera. Bertsio asko daude, eta ez dakit itzulpena literala den; hala ere, nahikoa da haurraren garrasiak entzutea.

Teknologiak askotan huts egiten digu, eta pazientzia ere agortzen joaten da. Zorionez, ez dut oraindik Euskal Herrian horrelako kasurik ikusi... Kutsakorra izango ote da?


Utzi iruzkina: