Luistxo Fernandez geurean
Denbora dezente igaro da Luistxo Fernandez Huheziko fakultatean izan genuenetik. Tartean, gabonetako oporrak eta azterketak izan ditugu; baina bada garaia Luistxon hitzaldiaren inguruan bizpahiru hitz esateko.
Abenduaren 20an izan genuen geurean; ez ditut orduko hitzak literalki gogoratzen. Baina ideia nagusiak barneratu nituen. Bereziki, Luistxoren inguruko datu batek harritu ninduen: pasio hutsez lortu du interneteko amaraunean ateak parez pare irekitzea. Eta guk, horixe eskertu baino ez dugu.
Izatez eibartarra da Luistxo, baina Donostian bizi da. Lanbidez kazetaria da, eta Argian, Euskaldunon Egunkarian eta Arrasate Pressen jardun du lanean. Hala ere, teknologien esparruan ere buru-belarri dabil. Lagun talde batekin eibartarrak posta zerrenda eta Aurki bilatzailea sortu ditu. Baina hori esanda motz geratzen naiz. Tagzania, CodeSyntax eta Sustatuko aplikazioen aita ere bada eta. Euskal blogosferako jaun eta jabe da eibartarra.
Abendu amaierako hitzaldian, batez ere, Tagzania izan zen hitz gakoa. Aurrez, Joxerekin landu genuen klasean, eta beraz, bertara hurbildu ginenok, bagenekien zer edo zer aplikazio horren inguruan. Tagzania pixkana-pixkana aurrera doan aplikazioa da. Badoa armiarma sarean barrena ateak parez pare irekitzen. Badoa jendearen belarrietara iristen. Badoaz mapak etiketatzen. Ezinbestekoa da erabiltzailearen laguntza, bera baita mundua etiketatuko duena. Itxaropentsu dago Luistxo.Oraingoz, Googleren mapak erabiltzen ditu. Baina urtaroak aldatzen diren bezalaxe aldatuko da erabilera hori.
Egia esan, aurten aplikazio desberdin asko ikasi ditut: argazki bildumak egiteko flickr, bideoak igotzeko youtube, audioak sortzeko odeo, egunkari elektroniko gisa Bloglines, eta hainbat, eta hainbat. Hala ere, ideiarik orijinalena Tagzaniarena dela iruditzen zait. Zerbait berria da, desberdina. Egia da, bai, momentuz, entreteniarriagoak eta etekin handiagoak ateratzekoak, agian, goian aipatutakoak dira. Baina denborak gauzak bere tokian jarriko dituelakoan nago.
Flickr eta youtube: gazteak eta frustazioa. Tagzania: pasioa. Argi dago, beti ez da frustazioetatik ikasten. Egia da, bai, esperientziak asko laguntzen du. Asko. Baina lana egiteko gogoak eta borondateak ere zeresan handia dute. Nik ere, etorkizunean, nere lanbidean, pasio hori izan nahi dut. Luistxo kontagia nazazu...
Iruzkinak
i eme 2007-01-25 11:45 #1
Euskal blogosferako jaun eta jabe dela esatea ere... ez dakit ba oso bidezkoa den. Jaun eta jabeak azaltzen direnean, señale txarra. Ez diot kentzen meriturik egin duen lanari baña jainkotasun paperik ez det uste merezi duenik.<br />Kontuz kontagioekin ;)<br />
zuri-zuri 2007-01-25 14:41 #2
<p>Kaixo Ieme!</p>
<p>Zentzu horretan arrazoi osoa duzu, agian gaizki adierazi dut. Beste era batera esan beharko nuke agian. Jaun eta jabe agian ez, baina euskal blogosferako parte handi baten aita bai. Ate asko ireki ditu Luistxok...</p>
Utzi iruzkina: