Iban Arantzabal Huhezin
Hilaren 8an Iban Arantzabal Goienako telematika alorreko burua izan genuen bisitan Eskoriatzan. Irakasletza eta Euskal Filologia ikasi baditu ere, multimediaz badaki zer edo zer. Goienako multimedia proiektua bultzatzen, behintzat, buru belarri ibilitakoa da.
Goiena, blogak eta editore lana izan zituen hizpide. Hirugarren mailako ikasleok karrerako lehendabiziko urtean izan genuen hitzaldiaren oso antzekoa izan zen. Garai hartan blogen inguruko informazio zaparrada izan zela eta, nazka-nazka eginda bukatu genuen; blogak direla eta ez direla. Ezer ez jakitetik blog hitza entzun nahi ez izatera iritsi ginen. Baliteke horixe izatea 30 ikaskide inguruko gela batetik blog pertsonala bakar batek izatearen arrazoia. Ibanek ezin zuen sinestu ere egin.
Hala ere, hitzaldian izan zen zerbait berria ikasterik. Zoritxarrez, teknologien bateratasun ezak, hainbat gauza ikustea oztopatu zituen. Loturak ez ziren ikusten eta internet mantso zebilen. Zientzialariak teknologiarik garatuena aztertzen, eta oinarrizkoenak huts egiten digu oraindik ere!
Izan zen "eztabaidarako" gairik ere. Unibertsitatean Explorer erabiltzen dugu; baina Iban Arantzabalek Firefox erabiltzeko gomendatu zigun behin eta berriz; izan ere, doanekoa da eta euskaraz erabili daitekeen softwarea.
Teknologiek ikaragarri erraztu dituzte gauzak. Komunikazioa errazagoa da, desinformazioa ez den heinean, behintzat. Hala ere, makinek, oraingoz, ezin dute kazetaria ordezkatu. Edukia da garrantzitsuena, jakintza, filtroak, etab. Ibanen aburuz, komunikatzailea edukian jantzi behar da. Teknika eta formatuetan baino gehiago gaietan espezializatu behar da. Oraingoz garaiz gaude komunikatzailea edukiz hornitzeko; baina teknologia hiztegiak, liburuak eta gainerakoak irensten hasia da dagoeneko. Aro zibernetiko eta teknologikoaren zuloan erortzen hasiak gara.
Iruzkinak
Iban Arantzabal 2007-01-05 11:40 #1
Diozu

Garai hartan blogen inguruko informazio zaparrada izan zela eta,
nazka-nazka eginda bukatu genuen; blogak direla eta ez direla. Ezer ez
jakitetik blog hitza entzun nahi ez izatera iritsi ginen. Baliteke
horixe izatea 30 ikaskide inguruko gela batetik blog pertsonala bakar
batek izatearen arrazoia. Ibanek ezin zuen sinestu ere egin.

Ze pena. Ez zen nire asmoa jendea nazka-nazka eginda uztea. Hori egin banu pena hartzen dut. Ustezko komunikatzaile bat aspertzera heltzen bagara ez ditugu gauzak ondo egin. Sentitzen dut.

Egon naiz zure bloga (barkatu, ez dakit zure izena) begira eta badaude gauza duinak, ondo idatziak gainera.

Ni ez naute aspertu blogek, liburuek aspertzen ez nauten eran edo musikak aspertzen ez nauen eran. Liburu batzuk txarrak dira eta utzi egiten ditut. Musika batzuk ezin ditut jasan... Blog hau nire bloglines kontuan harpidetu dut, bai, behinik behin, aspertu arte. Ondo segi eta holakoetan esaten den moduan... ondo esanak kontuan hartu eta txarto esanak barkatu.

zuri-zuri 2007-01-05 13:08 #2

Kaixo Iban!

Gauzatxo bat argitu nahiko nuke. Garai batean blogen inguruko informazio zaparrada jaso genuela aipatu dut. Hala ere, eta barkatu horrela ulertu baduzu, ez zen orain bi urteko zure hitzaldira mugatzen.

Urte berean, gu lehen mailan genbiltzanean, bizpahiru hitzaldi izan genituen blogen inguruan. Patxi Gaztelumendi ere etorri zitzaigun udako ikastaroen inguruan hitz egitera. Bestalde, klasean ere taldekako blog bat sortu genuen lan gisa. Iaz ere, liburu bat irakurri ostean hausnarketak txertatzen genituen blog komun bat ere eraiki genuen. Aurten, dakizunez, Joxek ere beste blog bat sortzeko eskatu digu.

Baliteke gure blog pertsonala eraikitzeko hausnarketa aldirik ez izana. Baliteke, orain arteakoaz, blogak lanarekin lotu izana. Nork daki! Datuek diotena bakarrik dakit: azken hiru urteotan ikaskideetako gutxik sortu dutela blog pertsonala. Hala ere, bada datu pozgarririk ere: ikaskideetariko batzuk badabiltza bloga elikatzen. Horra hor Mikel Alvarezen adibidea.

Euskal blogosferaren onuran etorkizunean gauzak aldatuko direlakoan nago.

Ia ahaztu zait esatea, Zuriñe naiz.

Iban Arantzabal 2007-01-05 19:10 #3
Eskerrik asko erantzuteagatik. Jarraituko dut zure mezuen pista :-)

Komunikazioan lana egingo baduzue blogari ikusiko diezue erakargarritasunik, seguru. Hasita daude dagoeneko curriculumetan begiratzen ia lana eskatzen dabilena blogari den edo ez. Denbora kontua da.

Ehuneko altuagoa izango da blogariena blogik ez dutenena baino komunikazioko ikasleotatik, edo zehatzago, komunikazioa bizibide izan behar duzuenotatik . Denbora kontua da, esandako moduan. Animo Zuriñe!

Iban

Utzi iruzkina: