Sareko iraultza berria
90.hamarkadatik ona gauza asko aldatu omen dira sarean. Nobedadeak omen daude azkenaldian. Nik, egia esan, aldaketok ez ditut nabari. Ez dut jubilatu den garaia ezagutu. Berrikuntzek bete-betean harrapatu naute. Eta, orain, ez naiz atzera begira jarriko. Ez naiz oroitzapenen kutxan kontu zaharrak ateratzen hasiko. Nire garaia hauxe da, eta Flickr, Youtube, MySpace, Del.icio.us eta Blogger bezalako softwareak erabiltzea suertatu zait.
Pribilegiatua naiz. Oso. Gehiegi, agian. Bat ez, software bat baino gehiagoren aplikazioak ikasteko aukera izan dut. Eta batzuk, ordenagailu bat zer den ere ez dakite. Dirudienez, El Paiseko "Los nuevos reyes de Internet" testuaren arabera, boterea erabiltzaileek duten garaian gaude. Komunitatearen indarra nagusitzen da egun. Eta halaxe da. Erabiltzaileok erreakzionatzeko gai gara. Ahots propioa daukagu eta bozgoran jartzeko prest gaude. Munduaren bestaldean, ordea, zapalduta daude. Ez dute ahotsik. Ez zaie entzuten. Garrasi eginez gero ere, zapalduen ahotsa kostata iristen da mendebaldarron gizartera. Batzuk aberasten, eta beste batzuek dirua zer den ere ez dakite.
Egungo sareko errege/erreginak gazteak omen dira. Gazteongan dago etorkizuna. Baina sareko aplikazio arrakastatsuenen jabeek frustazioaren ondoren lortu dute fruitua. Akatsetatik ikasten denaren leloa agerian gelditzen da. Baina batzuentzat; ez garapen bidean dauden herrialdeko biztanleentzat. Frustazioz josita egongo dira, baina ez, hargatik, diruz. Dauden egoera larriari mila modutan egin nahi izango diote aurre; baina ez dituzte horretarako baliabiderik.
Dagoeneko aurreikusi da zein izango den sareko etorkizuna: erabiltzaileon esku dagoen etorkizuna. Baina ez guztion etorkizuna.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: