Tim O´Reilly

No profile photo ...zein da zein... | 2007-01-19 17:05

Klasean Joxe irakaslearekin ikasten ari garen gai hau Web 2.0 izenarekin ezagutzen dugu, baina nondik dator kontzeptu hau?
Argi dago gaur egun teknologiak gure bizitzaren zati handi bat okupatzen duela. Telebista, irrati zein egunkariek ematen dituzten informazioa Internetetik atera dezakegu. Baina talde handiek eman ditzaketen informazioaz aparte pertsona bakoitzak informatzeko aukera ere sortu da Interneten bidez (hona hemen adibiderik onena: blog hau). Komunikatzeko sistema berri honi WEB 2.0 izena eman zion Tim O´Reilly irlandarrak.
Beraz, Internet ez du balio bakarrik Messengerra erabiltzeko, jolasteko edo lanetarako informazioa bilatzeko. Bertan ondo arakatzen badugu konturatuko gara uste dugun baino gehiagorako balio duela eta guk ere parte hartu dezakegula  iritziak emanez, interesgarri iruditzen zaizkigun gauzak jarriz, gure argazkiak edota musika konpartituz ...
Teknologia berriei beste erabilpen bat emateko aukera dugu, oportunitate hau aprobetxatzea edo ez gure esku dago...


Utzi iruzkina: