Kategoria: tim
Klasean Joxe irakaslearekin ikasten ari garen gai hau Web 2.0 izenarekin ezagutzen dugu, baina nondik dator kontzeptu hau?Argi dago gaur egun teknologiak gure bizitzaren zati handi bat okupatzen duela. Telebista, irrati zein egunkariek ematen dituzten informazioa Internetetik atera dezakegu. Baina talde handiek eman ditzaketen informazioaz aparte pertsona bakoitzak informatzeko aukera ere sortu da Interneten bidez (hona hemen adibiderik onena: blog hau). Komunikatzeko sistema berri honi WEB 2.0 izena eman zion Tim O´Reilly irlandarrak.Beraz, Internet ez du balio bakarrik Messengerra erabilt...
Tim O´Reillyren artikulua irakurtzen aritu nintzen aurreko batean. Oso pertsona ezaguna omen da software librearen eta estandar irekien bultzatzaile ezaguna delako. Nik ez dut web 2.0. ikasgaian izena eman arte haren berririk izan. Askotan entzun dut jendea software libreari buruz hizketan, firefox gora, Linux behera… baina egia esan, nahiko analfabetoa naiz ni gai honetan. Tim O´Reillyren artikuluan gauza batek piztu dit arreta batez ere: “telefonoaz haratago joango gara…gure gorputzean inplanteak izando ditugu sarean konektatzeko”. Egia esan ez dakit garai hori iritsiko den edota nik gara...
Aste honetan Joxe Aranzabalek Tim O'Reilly-ri berria aldizkariak eginiko elkarrizketari buruzko iritzia emateko esan digu. Berak asmatutako Web 2.0 kontzeptuari buruzko elkarrizketa bat da hau. Tim O'Reilly-k etorkizuneko teknologiak garatzen ari diren berritzaileen bozeramailetzat jotzen du bere burua. Berekin guztiz ados gaudela uste dut esaten duenean, internet bilakatu dela aplikazio informatikoak garatzeko esparru zentrala, guztiaren oinarri da. Internetek komertzio berriak sortzeko aukera eman duela dio. Telefonoak gure komunikatzeko modua erabat aldatu zuenean, komertzio berrak sor...
Aste honetan, gure bloga elikatu dezagun, Joxe irakasleak Berrian agerturiko Tim O´Reilly-ri buruzko elkarrizketa bat irakurtzera gonbidatu gaitu, gero, honen inguruan gure iritzia plazaratu dezagun. Elkarrizketak Web 2.0-ren gaia jorratzen du, Tim O´Reilly-k ausart eta argi erantzuten zituen galderak, ez zien beldurrik kazetariaren hitzei; baina, bukatzeko, irakurleak hasieratik hitzen oihanean bilatzen zuten galdera, isilpeko basapiztia, edozein momentuan erasotzeko prest: “Zein da hizkuntza minorizatuen eta herrialde txikien tokia etorkizun...
Tim O´reillyk dioenarekin ados nago, baina egia izango al da lehen eta hirugarren munduaren arteko tarte digitala gero eta txikiagoa dela? Bai egia da, baina tarte hori oraindik oso handia da, eta gainera benetan txiroa den jendeak ez badu jateko ere nola izango du ordenagailu edo mugikor bat? 3. mundua aipatzen du baina bertako aberatsei zuzentzen da gehien bat besteak alde batera utziz eta horrela noski delako tarte digital hori txikiagoa da. Beste aldetik hizkuntei dagokionez arrazoia duela iruditzen zait, azken finean interneten, gizartean bezala, ingl...
Hementxe daukagun pertsonai hori, Tim O´ Reilly da. Informatiko paregabe honek sortu zuen web 2.0 kontzeptua, eta egun hauetan gure inguruan ibili da, bere jakituriaren aztarnak non nahi utziz. Jakina da oso Tim oso pertsona aditua dela interneten munduan baina hala ere tipo humildea da. Web 2.0 2004.urtean sortu zen baina jada enpresa handi askok abantaila hartu dute hau esplotatzeko orduan eta nolabit esateko web 2.0 monopolizatu dute, hala nola Google, Amazon, eBay. Bestalde internet bezalako espazio globalizatu bateab hizkuntza minoritarioek jokatuko duten papelari buruz ez zen oso ba...