"Inork ez daki hizkuntza gutxituek tokia izango ote duten interneten"

kresala 1456150589117 Kresala | 2006-10-23 02:31
1

Aste honetan Joxe Aranzabalek Tim O'Reilly-ri berria aldizkariak eginiko elkarrizketari buruzko iritzia emateko esan digu. Berak asmatutako Web 2.0 kontzeptuari buruzko elkarrizketa bat da hau.

Tim O'Reilly-k etorkizuneko teknologiak garatzen ari diren berritzaileen bozeramailetzat jotzen du bere burua. Berekin guztiz ados gaudela uste dut esaten duenean, internet bilakatu dela aplikazio informatikoak garatzeko esparru zentrala, guztiaren oinarri da.

Internetek komertzio berriak sortzeko aukera eman duela dio. Telefonoak gure komunikatzeko modua erabat aldatu zuenean, komertzio berrak sortu ziren bezala, internetek ere komertzio berriak eragin dituela dio.

Gizartea internetera egokitzen ari da, teknologia berriak ezagutuz eta erabiliz. Baina gizarteak ere aldatzen du internet, azken finean geuk egiten baitugu interneta.

Tim O 'Reilly jaunak dio lehen eta hirugarren munduaren arteko tarte digitala gero eta txikiagoa egiten ari dela. Telefono mugikorrak erabiltzeko aukera dute. Erabilera hau oso aurreratu dute, ia Estatu Batuetakoa baino gehiago, eta beraz pauso txiki bat ematea bakarrik falta zaiote interneteko erabilera izateko.

Baina egia ote da Tim O'Reilly dioen bezela, aurrerapen teknologiko hauek hizkuntza gutxietuak indartzeko balio dutela? Uste dut beti erabiliena den hizkuntzara jotzen dugula, eta zein da hori? Bai, ingelesa. Mundu osoak ulertzea nahi dugunean zerbait, ingelesez egiten dugu hauxe baita hizkuntzarik zabalduena eta indartsuena. Honekin, hizkuntza txikiak baztertzen ditugu, kalean edo etxean erabiltzeko aukera bakarrik emanez. Horragatik uste dut interneten euskara indartu behar dugula, blogetan, chatean... goazen euskaraz egitera! Gure hizkuntza txiki, xume eta polita ezagutarazi behar dugu mundu zabal honetan.

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2006-11-11 16:54 #1

Hori da, hori, mezu positiboa, artikuluari amaiera emateko!<br />


Utzi iruzkina: