Etorkizuna: Firefox

leihotik 1456151015816 ORO ERRANA DA? | 2007-01-20 12:35

Nik ere Firefox instalatu nahi dut. Hori izan zen Joxeren azalpena enrtzun ostean esan nuen lehenengo gauza. Hurrengo goizean, lanera iritsi eta tartetxo bat izan bezain laster instalatzeari ekin nion. Egia esan, Internet Explorer ere erabiltzen jarraituko nuela nahiko argi nuen, zaila baita egun batetik bestera ohiturak erabat aldatzea. Bi egun beranduago berriz, hain nengoen gustura, nire bulegokideei firefox instalatzeari ekin niola. Zoratuta nengoela esan zidaten hasieran, baina gustura dabiltza orain.

Ni gehien erakarri ninduena euskalbar izan zen. Itzulpenak egiten aritzen naiz eta maiz-maiz erabili ohi ditut hiztegiak. Joxek euskalbar loturarekin hiztegiak nola kontsulta zitezkeen erakusten ari zenean begiak zabal-zabalik izan nituen, hain da erraza… Nik orain artean, internet explorer erabili dudanez, gogokoak atalean eduki ditut hiztegi horiek guztiak.

            Benetako aurkikuntza izan da niretzat. Testigantzak irakurrita, ondorio nagusia euskaraz erabili ahal izatea guztien begiko dutela esan genezake. Nire ideia sakontzen dutenak berriz, hiztegiak erabiltzeko erraztasuna, ugari dira, Iban Arantzabal eta Asier Irizar besteak beste.

            Ni ez naiz ordenagailu munduan aditu baina benetan diotsuet, emaiozue aukera bat firefox nabigatzaileari eta biziki eskertuko duzue.

 


Utzi iruzkina: