Senegaldar bategaz berbetan

No profile photo Bilboko etorkinak | 2008-08-05 13:08

 

 

Atzo "Jaunak"en, (Bilboko Goienkale-somerako taberna bat) senegaldar bat hurbildu zen, bere diskak eta saltzen, eta bide batez bidetik deskantsua hartzen.

Galdetu nion nongoa zen,

erantzun zidan Senegalekoa,

kontatu nion zelan Bermeotarrak joan ohi ziren 50'etan Dakarrera, atunetara. Ez ei zekien. Esan nion hangotar batzuek euskara ikasi zutela, itsasontziak deskargatzeko, esan zidan hemen ez zela beharrezkoa, euskaldunak gaztelaniaz egiten zutelako; bai, tabernariak gaztelaniaz hitz egiten diete.

Galdetu nion zein hizkuntza zekizkien: esan zidan berea Wolof zela, gero arabea ere bai, eta apur bat frantsesa, baina gaztelania orain hobeto zekiela frantsesa baino...

Lau hizkuntza, mendebaledeko gizartea formazio hori guztia galtzen, eta euskara ez da beharrezkoa.

Ez dut erantzunik jaso, gero eta itzalago nabil...

suposatzen dut euskaldunon jokaera gibel-handia dela, dena aho eta ezer ez.

en fin hemendik naiz oraindik

 

Wolofa Senegalen, Ganbian eta Mauritanian hitz egiten da; Niger-Kongo hizkuntzen familiakoa da, baina ez da tonala, Bizkaiko kostaldekoa (Hualde) eta hizkuntza sub-sahariarren modukoa

Zazpi miloi hiztun ei ditu omniglot-en arabera.

Beste iturri batzuk:

Babylon-ek

Online hizkuntza ikasteko

Mavicanet

 


Utzi iruzkina: