Atzo "Jaunak"en, (Bilboko Goienkale-somerako taberna bat) senegaldar bat hurbildu zen, bere diskak eta saltzen, eta bide batez bidetik deskantsua hartzen. Galdetu nion nongoa zen, erantzun zidan Senegalekoa, kontatu nion zelan Bermeotarrak joan ohi ziren 50'etan Dakarrera, atunetara. Ez ei zekien. Esan nion hangotar batzuek euskara ikasi zutela, itsasontziak deskargatzeko, esan zidan hemen ez zela beharrezkoa, euskaldunak gaztelaniaz egiten zutelako; bai, tabernariak gaztelaniaz hitz egiten diete. Galdetu nion zein hizkuntza zekizkien: esan zidan berea Wolof zela, gero ar...