(Gabirel Aresti akorduan) Lamiakotik nindoiala Lamiakotik nentorrela irudi batek saltatu eustan Nik gura ez nebala: Ezkerretara etxe batzuk Langileria auzoa da bera Eskoira ola eta lantegia Lan bai lehen, orain hauri (los de mauri)…, dana arratoia (zorriek eta saguek mobiduten dauie-ta birtualki mundua). Langileria kalea eta Bero da eta zarata, Ijitoak jezarrita, Olgetan umeak (umeak ijitoak) jugoia soinetik erantzita, eta benetan, Hamen dator oinez gure maurua Lepoan etxe bat salgai, Ze pena Zarama taldea desagertu egin zana… Baina, esaistazu Gabino zein hizkuntza...


 Pro-Hemio / EtarteaDio Cicerok, bere Topica liburuxkan topikoak bi gauza izan daitezkeela; lehendabizikoa argudioen jesarleku edo kokagunean. Pentsa dezagun norbait doakiola abokaturen bati (edo filosofoari, segun eta Thesia edo Hypo-Thesia den, hau da galdera orokorra ala zehatza, eta sentitzen dut Ibon Sarasolak erdi aroko tesi kontzeptuetan oinarriturik kudeatu ohi dituen gerra pribatuengatik...); diot, badoakiola pertsona bat abokatuari gauza edo causam batekin. Abokatu horrek behingo batean begiratu behar dio galderari ea defendagarria denentz, eta hori bakarrik egin ahalko du ba...


Azken iruzkinak