Neukan guztia
Neukan guztia eman dizut
Eta hutsik nago,
Ez daukatsat besterik eskaintzeko inori,
Zuri bakarrik,
Ahaztu zaizkit esanda dizkizudanak,
Ezin naiako orain zerotik beste bati kontatzen hasi.
Esaten didazu etzan behar zarela nire mezuak irakurri ahal izateko
Ni ezin naiz altza be egin
zure bi esaldirekin;
Gogo-ilundu egiten baitzaitut
Aspertu egiten baizaitut
Nirekikoek ez baitizute ezer ekartzen
Eta horien gainean eraiki behar dugu oraina.
Ez didazu bizitzen irakatsi
Hori da aurpegiratzeko dizudan gauza bakarra
Bukatuta nago
Berandu nabil
Eta ez dut ezer lortuko honezkero
Anfora hautsiaren lilurapean ehizatu uste zintudan
Eta hausturaren inkontzientzian zoaz korrika
Gu ez ginen besteak lakoak
Guk dena konpontzen genuen
Guk egun finlandiarrak behar izaten genituen
hizketan luze jarduteko
Gu lagunak ginen
Baina zergatik ez zinen antsietateaz mintzatu?
Zergatik ez askatasun pertsonalaz,
Niri zenidan maitasuna hil zedin aurretik
Zergatik ez zenidan eskatu bidea alda nezan
Hain malkarra bazan?
Berandu jakin dut
Eta engainatuta sentitzen naiz
Memelua
Lerdoa
Ameslari hiltzailea
Ez zaizkit kabitzen sentimenduak berbetan
Ez dut indarrik ez eta adierazteko ere
Koldarra anker diote
Eta zure ankerkeria ari naiz pairatzen
Berandutzearen ankerkeria
Nire gazte denbora xahutuarekin lotzen naiz hemen
musean enbidoka.
Eta zu,
nire mundu eraikia,
haizeak zaroatza
Zelan erresakari beldurrik izan ez dion
Marinelaren batela
« Merde, merde, merde ».
Diote poetek honelakoetan,
Baina ni, hori ere ez,
Ez nauzu poeta.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: