Kategoria: bide_burukoak
Sudurzut barik... sudurrez aurreraZe sudur punta minduta jakonat sudur puntu beste barik ez jakonat beste inon minik sudur punta baino ez jonat asmaten bestea minberatzeko galdu jonat esperantza hordirik atera naiz tabernatik eta zugaz akorduan nabilela han non joten dudan sudurrez aurrera ez aparkatzeko seinalearen kontra Horregatik utzi nauzulako gauero joten dot ez aparkatzeko seinalaren kontra sudurragaz neure moztasunaren erdian ez dot eta sentitzen bihotz erreaz gain sudurra baino.
(Beste) Blues... batGauero legez jausi jataz izarrak betazalakaz batera behera. Jausi jataz gauean gauean legez betazalak baino beherago izarrak jausi jataz behera biringanera oin zoletara Orpoetatik tenk egiten deustee behera lurrera biringanea baino beheragora izarrak zuk utzi ninduzunetik aurrera
Neukan guztia eman dizut Eta hutsik nago, Ez daukatsat besterik eskaintzeko inori, Zuri bakarrik, Ahaztu zaizkit esanda dizkizudanak, Ezin naiako orain zerotik beste bati kontatzen hasi. Esaten didazu etzan behar zarela nire mezuak irakurri ahal izateko Ni ezin naiz altza be egin zure bi esaldirekin; Gogo-ilundu egiten baitzaitut Aspertu egiten baizaitut Nirekikoek ez baitizute ezer ekartzen Eta horien gainean eraiki behar dugu oraina. Ez didazu bizitzen irakatsi Hori da aurpegiratzeko dizudan gauza bakarra Bukatuta nago Berandu nabil Eta ez dut ezer lortuko honezkero Anfora hautsiaren l...
Kebrata etorri jast haustura apurdura kebrata jatost ez zatika ez epeka dena batera bai baina askotan, bakoitzean berriro akordura jatosteneko eta bakoitzean mangata
Te escribo poemas de desamor para ver si consigo des amar-te como tu lo hiciste conmigo hace tanto... que se te olvido decirmelo a tiempo
Amesetan aurkituko dut lanbroa ni eragoztera bere magalean lokartuko naiz ailedi izan Baina aurrera noa bi bider bizi behar orain eta damu dut bata akaba jatalako eta besteari ezin deutsadalako abiadarik emon.