Hordikiloaren Bluesak (II)
Sudurzut barik... sudurrez aurrera
Zesudur punta minduta jakonat
sudur puntu beste barik
ez jakonat beste inon minik
sudur punta baino ez jonat asmaten
bestea minberatzeko
galdu jonat esperantza
hordirik atera naiz
tabernatik
eta zugaz akorduan nabilela
han non joten dudan
sudurrez aurrera
ez aparkatzeko
seinalearen kontra
Horregatik
utzi nauzulako gauero
joten dot ez aparkatzeko seinalaren kontra
sudurragaz
neure moztasunaren erdian
ez dot eta sentitzen
bihotz erreaz gain
sudurra baino.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: