Hordikiloaren Bluesak (I)

No profile photo Bidartekoan | 2008-08-20 11:45

(Beste) Blues... bat


Gauero legez

jausi jataz izarrak

betazalakaz batera

behera.


Jausi jataz

gauean gauean legez

betazalak baino beherago

izarrak

jausi jataz

behera

biringanera

oin zoletara


Orpoetatik tenk egiten deustee

behera

lurrera

biringanea baino beheragora

izarrak


zuk utzi ninduzunetik

aurrera




Utzi iruzkina: