Berandu nator, betiko legez, berandu heldu naiz. Ez naiz iritsi, ez naiz ailegatu. Ez naiz iritsiko Gotzon, gaur ere ez naiz ailegatuko. Esan zidaten bisitan joateko, ez nintzen iritsi, eta geratu naiz zure azkena barik. Zure akuiluagatik izan ez balitz irakurtzeke geratuko nintzatekeen Loramendi batek esango zukeen bezala, aldia inoiz ez baita geldirik. Ez nintzen heldu, ez nentorren, eta joan zara, eta ez ahotik eskura, aho bete hortz eta esku hutsik lotu garen arren, zeu beti izanda hain esku zabal eta mihi zorrotz bezain artezeko aho beldur gabekoa. Torrealdai makurtu zu...


Azken iruzkinak