George.... Orwell Plazan

No profile photo Bidartekoan | 2008-07-12 19:07
3

Orwell plazan nengoen,
(badakizue...
Bartzelonan ze Bilbon,
bonbardaketak gorabehera,
Steerrek, beste Georgek,
kale nimiño minuskulua baino ez du
eta bertan, oraintsura arte,
gogorragoa zen izana izena baino)
eta halaxe ziostan
Barrenkaleko Katu tabernan
ezagututako neska irlandar batek
euskal gizonok,
beldurraren beldurrez,
epelkeriaz,
ahaztuta dugula
euskaldun jokatzen,
espainolizatu
egin garela...

baina nioen
Orwell plazan
Kebab-aren saltsa zuria
zelan ez zitzaidan ba
fraketara jausiko...

jesarleku baten bila
(maitasunik ezean)
dena Punkiez beteta
eta orduan
neska punky batek
kontrabaixuaren kutxa zeraman gizonezko bati:
"Sakatu egiok txo!
azkenean, ikusikok,
musikak bukatuko jok
gerrekin eta!"

Ozly

Ozly 2008-07-13 13:41 #1

Une biren artean gertatzen den guztia ezin da kontrolatu
izan daitekeena eta dena ez dira bat etortzen
Nahia, ahala... ez dira nahiko hori guztia aldatzeko
dakidan bakarra da, musikaz inguraturik denak duela zentzu gehiago
ulertu dezakedala zer gertatzen den jendearen buruetan
eta senti dezakedala behingoz norbaitek adierazi nahi duena
Horrek, horrek bai alda ditzakeela gauzak

xorino

xorino 2008-08-06 08:49 #2

Dakidana da ez dakidala ezer, behin Sokratesek erran zuen bezala...
eta orain arte (hogeitamabi urte hauetan) ikasi dudan apurra da musikak dena (barneko sentimenduen zurrunbiloa...) baretzen duela eta musika gelditzearen une horretako isiltasunak ematen duela denaren edo inguruaren kontzientzia, eta jendeak sentitzen duena sentitzen dudala...

Lost_Hawk

Lost_Hawk 2008-08-06 14:30 #3

Mila esker xorino,
eta eskerrik asko Ozly

Utzi iruzkina: