Sade Aduk zioen: is it a crime?

No profile photo Bidartekoan | 2008-07-09 16:22
2

Is it a crime?
I still want you
halaxe pentsatzen nuen
Bilboko San Frantziskon bizi nintzenean
hesteak lehertu beharrez
beroaren beroaz
bi uda orain jada
sexu langileak inguruka
Udal polizia faxista
total euskal erdalduna bera
eta pastileroa gainera
afrikarrak jipoitzen
galdetu aurretik
halaxe da
neuk ikusi dodalakon
Ta hori ez dit inork kenduko
inongo epailek
ez MBAk
ez kazetilerok

Baina
Is it a crime
was it a crime?
That I want
to want me too Sade?

Paix en Suize!!!

Nire itsas arte
lizar hostozko
emakume sorginak ere
utzia ninduen ordurako

ta ni zuri... hari helduta...

beroa sartzen zen lehiotik
Sade ordenagailuko musikan
gela zen urdina
urdindua
nire arima legez
ta lehertu beharrez hesteak

Ta zuri... (ta hari...)
itxaron zintudan
God dummit
ahal adina
ta musa ebakuatu egin zen
urtu
ta zu ez zinen ageri
ta kantatzen nizun:
"Is it a crime?
and I want you
to love me too

ta zu zure negar anpuluetan
ito zenituen
berbaguneak oro
ta ezkutatu zenigun
zorionerako azken trenpea

ta heriotza zetorren
heldu zen
gero
aurrerago
deislusiozko osin honetan...

erratu egin ginen
egin nintzen laztana
hain errakuntza handia
hain nintzen erratu
bizitza oso batekoa

but tell me... is it a crime

BIGARREN BERTSIOA

... that I still want you (Sade Adu)

pentsatzen nuen

sanfrantziskon bizi nintzenean

hesteak lehertu beharrez

beroaren beroaz

sexu-langileak lekuko/inguruko...

eta polizia faxista

euskal erdaldunak

eta pastileroak

Afrikar beltzak

jipoitzen zituenean

galdetu aurretik

ostegunero goizaldeko ordubietan

eta egia da

neuk ikusi dodalako

ta hori (tamalez) ez dit inork

kenduko

inongo ez epailek

ez MBAk

ez kazetilerok

Baina, itzul gaitezen geurera

Is it a crime?

was it a crime

That I wanted

to want me too Adu?

Nire itsas arte

lizar hostozko

emakume sorginak

utzia ninduen

ni zuri / hari helduta...

Beroa sartzen zen

abuztuko sanfrantziskoko leihotik

ta Sade ordenagailuko musikan

gela urdinean

urdinduan

nire arima legez

ta lehertu beharrez

hesteak

Itxaron zintudan arren

God dummit

ahal adina

eta musua ebakuatu egin zen

urtu

eta zu ez zinen ageri

eta kantatzen nizun

"is it a crime?

and I want you

to love me too

eta zure negar anpuluetan

ezkutatzen zinen

eta ezkutatzen zenigun

zoriona,

handik gero dator gero heriotza gero!

aurrerago

desilusiozko

osin horretan...

erratu egin nintzen

laztana

hain erratu egin nintzen total asko

bizitza oso betekoa

but tell me

is it... a crime?

xorino

xorino 2008-08-06 08:59 #1

Batzuetan maitatzea krimena edo delitua izan al daiteke?
norbait maitatzea, beste inor baino gehiago maitatzea, delitu izan daitekeela pentsatu dut azken hilabeteotan, baina MAITASUNA ez da delitu, ala?

Lost_Hawk

Lost_Hawk 2008-08-06 14:34 #2

Ez da delitu, xoriño, ezin daiteke izan,
delitoa ez da, baina gero ispiluak mila zatitan datoz apurtu, eta oinzolak urratuko zaizkigu,
bueltatuko zara zapata hutsik, eta oin zolak basamortuan urratuta?

Utzi iruzkina: