Itakarako bidean

No profile photo Bidartekoan | 2008-07-09 16:46



Itakarako bideaz
berba egikeran
inork ez du aipatzen
bordeko ordu eta hitz aspertuez

hor zahartu zen Ulisses
mozorroa baino areanik

hortik erabaki zuen
Penelopek
zakil gorri eta berba berde-berry
behar zituela
ostabe dardar egingo bazion
sabel-azpiak

Hortik gainerakoak
liburuak dakartzanak
editoreak erantsi zituen
sinistadazue

Horregatik
ez zaitezte fida
bidaiaren gozamen edo
usufruktuaz
dihardutenekin
ez zaitezte fida
Carpe Diem
askotan eta ahotan
darabiltenekin

Arkoa tentsatzeko ilaran daude
eta duten nahi bakarra
eta ustea
Peneloperen alua zeharkatzea baino
ez da
bestea gezur ustela da

Pero qué bien queda!
Ile extentsioetan ezarritako
pertsonalitate-arroiladore horrekin

eta zer da gizakia
etorkizunarekin amets egin lezakeen
animalia bakarra baino!
serán jilipollas!


Utzi iruzkina: