LOAREN ANAITZAKOAZ AMETS

No profile photo Bidartekoan | 2008-08-06 11:26

Ikusi izan banu

zeruetako txoria

Itsas txori hegaluzea

lepora igoko nintzaion

eroan nintzan aire tolesgetara

Iparraldetik Hegora

biaje eternal batean


Ikusi izan banu

basoetako ehiztaria

etxeko oreinaren bila dabilena

eskainiko nioke neure bihotza

ibaian ikuz zezan

adar joleari eman ziezaion

opari

oreinaren truk


Ikusi izan banu

haizpeetako olagizona,

mendiak egin zituena

eskatuko nioke

mendizko harresiz inguratutako zuloan

ezkutatu nintzan

betiko,

ahanzturaren laino artean

gal nendin



Baina ez dut aspaldi ikusi

arratoia ez den itsastxoririk

hiltzaile ez den ehiztaririk

eta sua eta burdina ezezagun zaie olagizonei


Ez dut aurkitu

nitaz erruki den irakurlerik

zurrunbiloka ez dabilen haizerik

lerroz lerro ezarri gabeko basorik

edo naturik uzten ez duen ahanzturarik.


Airea, basoa, ibaia, lanbroa;

hemen lotuko naiz

hautsez dindaturiko zoru urdin honi enpikatuta,

etxe guztietako leihoen danbatekoak entzuten,

danbateko bakoitzeko haragi puska bat

usteltzen zaidalarik.


Utzi iruzkina: