Ikusi izan banu zeruetako txoria Itsas txori hegaluzea lepora igoko nintzaion eroan nintzan aire tolesgetara Iparraldetik Hegora biaje eternal batean Ikusi izan banu basoetako ehiztaria etxeko oreinaren bila dabilena eskainiko nioke neure bihotza ibaian ikuz zezan adar joleari eman ziezaion opari oreinaren truk Ikusi izan banu haizpeetako olagizona, mendiak egin zituena eskatuko nioke mendizko harresiz inguratutako zuloan ezkutatu nintzan betiko, ahanzturaren laino artean gal nendin Baina ez dut aspaldi ikusi arratoia ez den itsastxoririk hiltzaile ez den ehiztari...