Atxagaren puntu eta komak
Udaldi honetan, puntu eta komari buruzko artikulutxo bat prestatu dut aldizkari batentzat. Han ezin denak esan ere, eta hona aldatu dizuet Atxagaren aipu bat, artikuluan labur beharrez sartu ezin izan dudana, blogerako egokia delakoan ("Zergatik ikasi ahanztekotz gero?").
Idazleak agerian uzten du zeinen estuki loturik dauden puntuazioa eta idazlearen beraren estiloa; beste hainbeste esan zezakeen paragrafoen antolaeraz, noski.
Juan Garziak 1990ean Senezerako egindako elkarrizketa baten pasartea da (Senez 9). Hemen duzue testu osoa.
[...] Esate baterako, zergatik erabili dut nik liburuan hainbeste gidoi [marratxo luze] arteko zera? Ba, gidoi arteko horrek nola komentatu egiten duen aurretik datorrena, zehaztu egiten du. Euskaraz erabili dudan puntuazio guztia horren zerbitzuan jarri dut: testua zehazteko. Esate baterako, nire puntu eta komaren erabilera horrekin doa erabat lotua, ze horrek bideratzen dit hemen jartzea halako perpaus nagusi bat eta abar; hemen jartzen dut puntu eta koma, eta hala, atzetik datorren guztia da aurrekoaren zehaztapena. Eta baita batzutan perifrasien bitartez metaforen bitartez, eta abar.Oso "ingelesa" da puntu eta koma baliatzea aurreko perpausa zehazteko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: