Kategoria: puntuazioa
Duela hilabete batzuk, hitzaldi bat eman nuen Gipuzkoako Foru Aldundiko Itzulpengintza Mintegian, hango arduradun Patxi Petrirenak gonbidaturik. "Unibertsitateko testuak zuzentzen" izenburua jarri nion saioari, eta, hala, hainbat testu eraman nituen, jatorrizkoak eta zuzenduak ondoz ondo ipinita, haien iruzkina egiteko. Benetan gustura aritu nintzen hiru orduz, nireak esaten eta hango itzultzaileenak entzuten. Testuetako batean eta juntagailua ageri zen esaldi batean hasieran. Hona hemen testu zuzendua: Hizkuntza-irakaskuntzaren ildo teoriko berrietan, arreta handiagoa jartzen zaie, azken ...
Administrazioa euskaraz aldizkariak nire artikulu bat agertu du urriko zenbakian: "Eskailera-maila atzendua: puntu eta koma". Hemen duzue, aldizkariaren webgunean. Scribd-en ere utzi dizuet.Ea zer iruditzen zaizuen.
Udaldi honetan, puntu eta komari buruzko artikulutxo bat prestatu dut aldizkari batentzat. Han ezin denak esan ere, eta hona aldatu dizuet Atxagaren aipu bat, artikuluan labur beharrez sartu ezin izan dudana, blogerako egokia delakoan ("Zergatik ikasi ahanztekotz gero?").Idazleak agerian uzten du zeinen estuki loturik dauden puntuazioa eta idazlearen beraren estiloa; beste hainbeste esan zezakeen paragrafoen antolaeraz, noski.Juan Garziak 1990ean Senezerako egindako elkarrizketa baten pasartea da (Senez 9). Hemen duzue testu osoa.[...] Esate baterako, zergatik erabili dut nik liburuan hainb...
Beste zerbaiten bila ari nintzela, hara zer aurkitu dudan amaraunean, Eusko Legebiltzarreko itzultzaileen puntuazioari buruzko txostena. Hemen duzue.Ez da egileen izenik ageri. Baten batek zerbait baleki lan horretaz, idatz dezala gurera.Hemen beste batzuk, katalanez:Universitat Oberta de CatalunyaUniversitat Pompeu i FabraVilaweben estilo-liburuaKataluniako Justizia SailaGironako Unibertsitatearen leku honetan badira beste hainbeste hizkuntza-baliabide jakingarri. Nahiko genituzke guretzat ere.Ingelesez ere badut horrelako mordoxka bat gordeta, baina beste baterako utziko ditugu horiek.
Administrazioa euskaraz aldizkariak, apirileko zenbakian, nire artikulu bat plazaratu du: "Tartekien antolaeraz eta puntuazioaz". On degizuela.
Puntuazioa. Horra hor kalapitarako modurik seguruena. Nori irakatsi diote puntuatzen? Inori gutxiri. Ikasi duenak bere kasa egin du (han-hemen liburuak irakurriz) edo ikastaro bereziren batean, baina egingo nuke hezkuntza arautuan (unibertsitatean ere bai) zeharo bazterturik dagoela.Nik beti gairik nahienen zerrendan izan dut, iruditzen baitzait (ez niri bakarrik, hala ere) puntuazioa testuen hezurdura eta egituraren erakusgarri dela.Itxuraz idorra izan arren, izan da gaia modu atseginean aurkeztea lortu duenik ere. Horra hor Lynne Truss-en Eats, Shoots & Leaves zoragarria (Prophi...
Lehengoan, Gazteberri hilabetekariaren ale bat aurkitu nuen autobuseko jarlekuan, lanetik etxerakoan. Eta harritu egin nintzen, ikusirik artikulu asko euskaraz zeudela. Gainera, bazegoen atal oso bat Euskaltzaindiaren arauei buruzkoa. Dena den, apur bat aztarrika hasiz gero...Boladak izaten ditut, zerbait ondo ateratzen zaidanean oso pozik nago, ordea, gauzak behar bezala ateratzen ez direnean dena pikutara bidaltzeko gogoak izaten ditut.Esaldiak, bistan denez, badu zer zuzendu franko, baina guk ordea lokailuari erreparatu diogu gehien bat; haren puntuazioari eta kokapenari, hain zuzen. Txu...
Larry Trask hizkuntzalaria ez da arrotza izan euskaldunontzat. Hainbat lan egin zituen euskararen gainean; besteak beste, hiztegi etimologiko bat. Dena den, gaurko aipamena puntuazioari lotua dago. It´s brilliant.Puntuazio-markak ez erabili soilik arnasaldiak markatzeko. Irakurlea arnasa egoki hartzeko gai izango da, esaldia behar bezala puntuatua badago; puntuazioa ulermenerako lagungarri da, ez arnasketarako.
Gai idorra izaten da puntuazioa. Ez beti, ordea. Victor Borge-k eta Dean Martin-ek hala erakutsi ziguten. Bideoa ikusteko egin klik hemen.
Nahi baduzue lehen jarritako bideoa puntuatu, hemen erantzunetan jarri puntuzioa, iritzia... eta arrakasta baldin badu, gehiago jarriko ditut!!xD. aioooooooooooo!!:P