Puntuazioa atseginbidez

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-04-07 07:57

Puntuazioa. Horra hor kalapitarako modurik seguruena.

Nori irakatsi diote puntuatzen? Inori gutxiri. Ikasi duenak bere kasa egin du (han-hemen liburuak irakurriz) edo ikastaro bereziren batean, baina egingo nuke hezkuntza arautuan (unibertsitatean ere bai) zeharo bazterturik dagoela.

Nik beti gairik nahienen zerrendan izan dut, iruditzen baitzait (ez niri bakarrik, hala ere) puntuazioa testuen hezurdura eta egituraren erakusgarri dela.

Itxuraz idorra izan arren, izan da gaia modu atseginean aurkeztea lortu duenik ere. Horra hor Lynne Truss-en Eats, Shoots & Leaves  zoragarria (Prophil Books, 2003), liburu salduenen artean sartzera iritsi zena.




Badu umeentzako bertsio bat, marrazkiz hornitua.



Ingelesez irakurtzen ez dutenek gaztelaniaz badute beste aukera bat: ¡Me como esa coma! (RBA, 2009).


Utzi iruzkina: