Puntuazioa. Horra hor kalapitarako modurik seguruena. Nori irakatsi diote puntuatzen? Inori gutxiri. Ikasi duenak bere kasa egin du (han-hemen liburuak irakurriz) edo ikastaro bereziren batean, baina egingo nuke hezkuntza arautuan (unibertsitatean ere bai) zeharo bazterturik dagoela.Nik beti gairik nahienen zerrendan izan dut, iruditzen baitzait (ez niri bakarrik, hala ere) puntuazioa testuen hezurdura eta egituraren erakusgarri dela.Itxuraz idorra izan arren, izan da gaia modu atseginean aurkeztea lortu duenik ere. Horra hor Lynne Truss-en Eats, Shoots & Leaves  zoragarria (Prophi...