Kategoria: puntu_eta_koma
Udaldi honetan, puntu eta komari buruzko artikulutxo bat prestatu dut aldizkari batentzat. Han ezin denak esan ere, eta hona aldatu dizuet Atxagaren aipu bat, artikuluan labur beharrez sartu ezin izan dudana, blogerako egokia delakoan ("Zergatik ikasi ahanztekotz gero?").Idazleak agerian uzten du zeinen estuki loturik dauden puntuazioa eta idazlearen beraren estiloa; beste hainbeste esan zezakeen paragrafoen antolaeraz, noski.Juan Garziak 1990ean Senezerako egindako elkarrizketa baten pasartea da (Senez 9). Hemen duzue testu osoa.[...] Esate baterako, zergatik erabili dut nik liburuan hainb...