Hitzaldia eta inbidia

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2007-04-25 12:01

Astelehena Eibarko Portaleko areto nagusian egon nintzen hitzaldi batean. Eibarko bibliotekak 100 urte bete ditut eta efemeride hori ospatzeko hainbat ekintza desberdin antolatu dute. Besteen artean, astelehenekoa, Bernardo Atxagaren hitzaldi bat zen eta Euskaltegikoak hara hurbildu ginen klase arruntetatik txanda pasa egiten.

Ni ez naiz idazlearen jarraitzailerik,  “Obabakoak” ez daukat irakurrita, ez euskaraz eta ez erderaz eta bakarrik  hedabideen bitartez ezagutzen nuen Atxaga. Bestalde, halako konferentziak ez dira nire gustuko eta sekula ez nintzen joan halakoren hitzaldi batera. Horregatik ez nekien zer espero nuenik.

Sarrera labur bat eta gero hasi zen hitzaldia, bere titulua ahaztu zait, baina Atxagaren azken poemari buruz  bazihoan kontua.

Hasi bezain laster arreta guztia jarri nuen hitzaldian...Atxagak jo eta ke ari zen bere ideiak azaltzen eta. Nahiz eta euskara oso garbia erabili, bere azalpena oso zehatz zenez, bidean galtzeko arriskuan izan nintzen batzuetan, baina beno, nahiko ondo ulertu nuen, edo hori pentsatzen dut behintzat, bere esan nahia. Gainera Atxagak bere kontaketa azaltzeko adibide asko erabili zituen, eta horiek beti dira lagungarriak, oraindik euskaraz trebetasun handia ez daukagunentzat.

Horrela pasa zen hitzaldia, geldi-geldi Atxagaren berba entzuten, bere euskara xurgatzen, ideiaren bat edo bestea konprenitzen eta pixkanaka-pixkanaka inbidia itzela barrutik sortzen.


Utzi iruzkina: