Hamentxe pajarue!
Gaurkoan, asmakizuna. Eta asmatzaileentzat
sariak.
Asmakizuna:
Kajoi zaharretan kuxkuxeatzen, Jurasiko
goiztiarreko estrato batean, bideo bat aurkitu dut, 1990 edo 91ean Bilbon egin
zen “eusk” kontzertuarena; bertan, besteak beste (Hertzainak, Oskorri, Mikel
Laboa, denok batera Guantanamera kantatzen...) Jon Lopategi bertsolariak
patillak luze-luze eta antiparrak dituen dituen pajarue deskribatzen du.
Hauxe da asmakizuna: Nor da?
Powered by Castpost
Asmatu duzue: Hauxe da eta egunotan disko berria aurkezten ari da.
Sariak:
Zer ez luke Patxi Traperok ordainduko Estitxuren musu baten truke?
Zer ez luke Luistxok emango Steve Jobs-ekin bazkaltzeagatik?
Zer ez luke Rikardok eskainiko Lazarraga edo Iruña-Veleiako idazle anonimoa ezagutu izanagatik?
Laburbilduz, zer ez luke Benediktok emango Jainkoaren autografo bat edukitzeagatik? Asko, duda barik. Ba nik badaukat, lortu egin dut. Eta bat gutxi iruditzen bazaizue, bi ere badauzkadala esango dizuet.
Eta, ezagutzen banauzue susmatuko zenuten
bezala, ez nintzen ni neu joan sinadura eskatzera; ez nintzen ausartu, koldarra
ni. Lagun bat sobornatu behar izan nuen lan zikina egin ziezadan. Berdin da,
badaukat. Eta oso ona naizenez gero, ez dut zerurik espero, baina autografook
zuekin konpartitzeko prest nago. Inprimatu itzazue eta ale hop!
Jaungoikoaren beraren autografoa.
Honatx sariak: bat eta bi.
Ez horregatik ;-)
Mezu honetan erantzunik utzi nahi baduzu: hemen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: