Egunak hogeitalau ordu, halaxe ikasi nuen nik.

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-02-24 00:00
2

Bizi barik bizi gara eta ez dizuet ezer berririk esango esaten badizuet ni ere –zuek bezala, seguru nago- presaka bizi naizela, arnasestuka heltzen naizela leku guztietara eta ohituta nagoela bi edo hiru gauza aldi berean egiten. Ez dut gustuko Urliak esatea hogeitalau ordurekin ez duela nahikoa eta gehiago behar dituela esatea: Ordu gehiago, zertarako baina? Orduan ere ez ginateke garaiz iritsiko eta.

Denbora erosiko nuke, ezer baino lehen, diru nahikoa banu, jakina. Denbora erosiko nuke, lehenengo eta behin, aitortuko dizuet, potroak gustora jorratzeko. Lan hori kenduta etorriko lirateke ondorengo eginkizunak, esaterako, egunkari bat edo bi goitik eta beheraino irakurtzeko, ze klaro, zelan irakurtzen ditugu egunkariak gaur egun? Arin baten.

Gaur denbora apur bat kendu diot bloglinesen eguneroko errepasoari eta  jakingarria sailari esker jakin ahal izan dut gaur egun Lurra orduko 1.600 kilometroko abiadan biratzen dela eta hori dela eta egunak hogeitalau orduko iraupena duela. Ez hori bakarrik, esaten zuen duela 4.500 milioi urte sano azkarrago biratzen zela: orduko 6.400 kilometroko abiadura ikaragarrian. Honek esan nahi du, lagunok, egunak 6 ordu besterik ez zuela irauten, sei ordu!! Eta guri ez zaigu 24rekin heltzen. Ez zegoen orduko Lur sortu berrian ez  bakterio, ez paramezio, ez antzekorik baina egon balira han imajinatzen ditut itsaso epelean ziztu bizian igerian harat-honat eta bata besteari esaten: -Aizu, sei ordurekin ez dit ezertarako astirik ematen, egunak sikieran 24 ordu balitu!

“Egunak hogeitalau ordu, halaxe ikasi nuen nik” esaten zuen harek. Oraingoz balio du, baina ezin dugu ahaztu Lurra gero eta astiroago dabilela eta balizko etorkizunean egunak 28,  35 edo gehiago irautera helduko dela. Izango ote dute geroko izakiek astirik lasai bizitzeko?

Mezu hau ere arinegi idatzi dut, buuuuffff!

oier g

oier g 2006-02-26 20:30 #1

Soluziñuan %50a lortu dozu: konturatzia.

Beste erdixa, esku-frenuari tiratzia.

BLACKOUT egoerara heldu baiño lehenago konpontzia opa detzut Jozulin.

Patxi

Patxi 2006-02-27 22:51 #2

Lasai bizitzeko asmoa izanda ere, askotan...

Behin jun nintzen egun pasa Donostira, irten nintzen geltokitik, zeharkatu nuen zubia, nerekin batera trenetik irten zan jendearekin batera, eta halako batean esan nuen:

- Patxi! Baina jakin al zeikek nora hoan hain azkar???

Korrenteak ninderaman. Danak presaka lanera, edo ikastera, edo auskalo nora.

Baina saiatu leike lasaiago bizitzen bai. Eta lortu ere bai.

Utzi iruzkina: