Erlojuko azken tik-tak

kupera 1456150622554 kupera | 2015-08-23 13:23

Dendara noala pertsonak odolkiko hestebeteak iruditzen dute. Beti presaka eta korrika.   Lasterketa bat? JA! ez dut uste Emakume beltzaranaren barazkiak poltsatik at   Egoera nahasia da umetxo baten garraxia izua zabaldu, pistola astindu   PUM!   Erlojuko azken tik-tak nabaritu zuen alabak hor zihoan, nire azkenengo odol tanta.   I.A


      Gaur, Xerezaderen Artxiboan zientzia fikzioaren klasiko bat: "Zuek guztiok, zonbiok", Robert Heinlein-ena. Itzulpena: Jasone Larrinaga.   Tabernari bat eta gizonezko bezero bat hizketa intimoan tabernako txoko batean. Bezeroak bere aitorpena egin ahala, deskubrituko dugu ez dela inondik ere dirudiena. Baina agian ezta bere solaskidea ere. Agente sekretu bat, denbora makina bat, mendeku bila dabilen eta istorio harrigarri bat kontatzen duen gazte bat, joan-etorriak denboran atzera eta aurrera. Eta bakardadea, bakardaderik erradikalena. Ausartzen bazara, lo...


            Noiz erabakitzen dugu bizi garen garaia ez dela geurea? Haurtzaroa bada gure aberria, noiztik aurrera erabakitzen dugu atzerrian bizi garela?           Gure etxepean autobusa gelditzen zen eta batzuetan -demagun bazkalostean- txoferra pareko tabernan sartu, kafea eskatu eta barran zutik hartzen zuen. Laguntzeko, Solisombra bat kolkoratzen zuen zurrutada bakar batez eta Farias-a ahoan igotzen zen berriro autobusera eta aurrera. Bitarte guztian -bost minutu edo izango ziren, ez gehiago- ...


Urtebete igaroko da laster biok ahaztu nahi dugun egunetik.Biok ahaztu nahi dugu egun hura.Biok, ahaztu.Zuk nola erantzun jakingo ez zenuen galdera bat egin nizulako. Eta nik entzun nahi ez nuen erantzuna zuela jakin arren, galdera egin nizulako.Denbora igaro da. Ahaztu ezinik gehiago ahaztuta baino. Hala ere, ahaztea lortu nuen nik behintzat.Esan gabekoak ahaztea nola izan daiteke hain zaila?Agian ez da ahaztu nahi dugula, ahaztu behar dugula baizik. Ahazte komeni zaidan gauzekin, beti gertatzen zait gauza bera. Patuak beti gordetzen dit sorpresaren bat ahazten baldin badut gogorarazteko. ...


LARUNBLAI

3blai 1456130410810 3blai | 2012-10-18 10:12

Aurten ere LARUNBLAI martxan jarri da, Burlata, Olazti, Antsoain, Aranguren, Berriozar, Irurtzun eta Zubirin; aisialdi euskaldunaz gozatzeko aukera paregabea da lehen hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailakoentzat. Haien euskararen erabileran eragiteko programa da larunblai eta honetaz gain, balioetan eragiten duen programa, beti ere ongi pasatzea helburu nagusi izanik!!Izen emate epea zabalik dago oraindik, beraz interesa izan ezkero, deitu Topagunera hurrengo telefonoetara: 948330868 / 678512286 goreti@topagunea.org3blairi buruzko informazio gehiago nahi baduzu klikatu bideoan! Untitled from 3b...


Iu-tsun espia, alemanentzako lanean. Haren atzetik, agente britainiar bat: Richard Madden. Iu-tsunek misio bat bete behar du Maddenek bera harrapatu baino lehen. Horretarako, Iu-tsunek Stephen Albert izeneko gizona aurkitu behar du lehenbailehen. Halabeharraren joko batez, bide horretan Iu-tsunek topo egingo du bere birraitonak utzitako misterioarekin... ENTZUTEKO EDO JAISTEKO, sakatu (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).


Datorren irailaren 16an "Sagarren Denbora" dokumentala aurkeztuko da Karabie gaztetxean. Dakizuen moduan, euskal errepresaliatuen deportazio kasuak azaltzen dituen lan honen aurkezpena atzeratu egin behar izan genuen uda hasieran, baina azkenean izango dugu berau Lemoan ikusteko aukera. Emanaldia eta aurkezpena 20:00etan hasiko dira.


Azken bi post-etan prozesu honek ekartzen hasi dituen aldaketak azaldu ditut. Arazo nagusia, dudarik gabe, denbora falta da. Hemendik aurrera ez dut lana eta ikasketak bat egiteko aukera handirik ikusten. Zaila izango da. Bankuen paperak hartuko du garrantzia hartuko du. Ikasle izateko kredituak, interes baxuekin baina kredituak azken batez. Kredituekin lehia eta kreditua mantentzeko ikasketei dedikazio osoa. Ikasketa paraleloak egiteko aukera gutxiago, gizabanakoaren hezkuntza norberaren eskuetatik at. Guzti honekin hizkuntzen afera dago. Nik karrera euskaraz egitea hautatu dut baina gero...


Aritz Garatek Nor da kazetaria egun post-ean eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateak antolatutako jardunaldien ondorioetan, hauek irakurri eta nire eguneroko bizitzara aplikatzen saiatu naiz, hots, hausnartzen. Nor da kazetaria egun edo nor izango da kazetari? Unibertsitateak pairatzen ari diren aldaketari buruz ari naiz. Zertan bilakatzen  hasi da unibertsitatea? Nolako irizpideak jarraitzen ditu? Zer nolako eragina dauka honek ikasleon bizimoduan? Zelako aldaketak eragingo ditu gizartean? Post bakar batean ezin da hau guztia erantzun beraz, kredituetatik hasiko naiz.   79, 5 kre...


Benetan harro egoteko denbora lortu du Gexanek Bartzelonako Maratoian.3 ordu eta 15 minutu behar izan ditu 42 kilometroak bukatzeko.Komentatu duenez oso maratoi polita izan da, eta errepikatzeko gogoarekin geratu omen da.Euri piska bat izan dute baina bukaeraldera eta korrika egiteko eguraldi egokia izan dut.Urte hasera egokia gidokt-rentzat eta esperantza dugu abendurako honelako besterenbat pilatzea.


Urteez

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2009-01-10 19:37

Urte guztiak dira aurten Urte guztiak izan dira datorren urtea Baina urte bat ez da izango iaz.


TwisterUploaded by nico-wong


AtZo GaUr BiHaR zAn

1
aiene 1456130527263 Ai ene!! | 2008-01-22 15:40

Denbora aurrera doala konturatzen ez garelako, denbora amaigabea dela uste dugulako, behar bezala baliatzen ez dugulako, unean bertan egin beharrean hamaika gauza gerorako uzten ditugulako, denbora nahikoa dugula uste dugulako, igarotako denbora berreskuraezina dela konturatzen ez garelako, agian “Bihar”-ik egongo ez dela pentsatzen jartzen ez garelako... Arrazoi guzti horiengatik, eta atzoko bihar gaur delako, zertarako itxaron “bihar”-a  maite zaitudala gaur esateko??    Atzo gaur bihar zan   Atzo gaur bihar zaneta ametsakbetetzeko egun batgutxiagoDenboraren esku...


denbora pasa

eushacker 1456132452316 Webmasterren gunea | 2007-03-06 12:56

http://www.bailongo.net/coctel/coctel.php


Y tanto que llorabas ... ¿quedó algo de todo eso? Erantzun moduan betiko isiltasuna besterik izango ez duen galdera astun hau ere gainean eraman beharra ... eta nola ... nola egin halakorik? se ha olvidado de tí ... que se olvide de tí!  D.D.


Bizi barik bizi gara eta ez dizuet ezer berririk esango esaten badizuet ni ere –zuek bezala, seguru nago- presaka bizi naizela, arnasestuka heltzen naizela leku guztietara eta ohituta nagoela bi edo hiru gauza aldi berean egiten. Ez dut gustuko Urliak esatea hogeitalau ordurekin ez duela nahikoa eta gehiago behar dituela esatea: Ordu gehiago, zertarako baina? Orduan ere ez ginateke garaiz iritsiko eta. Denbora erosiko nuke, ezer baino lehen, diru nahikoa banu, jakina. Denbora erosiko nuke, lehenengo eta behin, aitortuko dizuet, potroak gustora jorratzeko. Lan hori kenduta etorriko liratek...


Azken iruzkinak